Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. BetiON telelaguntza-zerbitzu publikoaren mailakako garapena sustatu

Eremua: Oparotasuna
10 Herrialde bakoitzean eta herrialdeen artean desberdintasunak murriztea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

BetiOn Teleasistentzia zerbitzuaren azpiegitura berriak inauguratu dira. Zerbitzuak 45.000 erabiltzaile ditu (aurreko legialdi hasieran baino 2.500 pertsona gehiago). 100 etxebizitzetan teknologia digitala duen lehen zabaltze bat egin da.

2017/09/21 Gizarte Politiketako sailburuordea

Telelaguntzako Zerbitzu Publikoa: lokal berriak inauguratu ziren (2017ko martxoaren 2an).   Egoitza berriak betiON zerbitzuari azpiegitura digital bat izatea ahalbidetzen dio; ondoren etxeetara zabaldu beharko da.  Hain zuzen ere, inaugurazio horretan, lehendakariak iragarri zuen ezen 2017ko bigarren seihilekoan lehenengoz zabalduko dela 100 etxetara Euskadiko Telelaguntzako Zerbitzu Publikoa, teknologia digitalarekin, azken belaunaldiko sare mugikorren bitartez. Zerbitzuak 47.329 erabiltzaile ditu (2017 ekitaldiaren amaierako datua), legealdiaren hasieran baino ia 5.000 gehiago. Honako hauek erabiltzen dute: 65 urteko edo gehiagoko pertsonen % 10,67 (ia % 215 emakumeak), 80 urteko edo gehiagoko pertsonen % 28,74 (% 35 emakumeak) eta 85 urteko edo gehiagoko pertsonen % 40,82 (% 45 emakumeak); hau da, Euskadin bizi diren 85 urteko edo gehiagoko emakumeen ia erdiak zerbitzu honen erabiltzaileak dira.

2018/03/22 Gizarte Politiketako sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak onetsi du Euskal Autonomia Erkidegoan Telelaguntzako Zerbitzua emateko kontratazio-espedientea hastea.  Espediente berri horretarako 19.525.505 euroko gastua zenbatetsi da, guztira. 2018an, 2.052.378 euro bideratuko dira. Datorren urtean, 9.399.342 euro. Eta, 2020an, 8.073.785 euro.

Berria
2018.eko otsailak 27
Eusko Jaurlaritzak 19,5 milioi euro bideratuko ditu legegintzaldian zehar telelaguntzako zerbitzua emateko kontratatzera (Gobernu Bilera 2018-02-27)
2018/03/22 Gizarte Politiketako sailburuordea

2018/11/09: Nagusi Feria: Estan informatiboa jarri da. Bertan, teknologia berriei, zahartze aktiboari eta osasungarriari, zaletasunen sustapenari, etxetik irteteko konbitari eta belaunaldien arteko elkarbizitzari buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskainiko ditu. BetiOn Telelaguntza serbitzuaren informazioa ere ematen da.

2018/12/14 Gizarte Politiketako sailburuordea