Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Koordinazioa eta lankidetza sustatu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Gizarte-zerbitzuen Euskal Sistemaren artean

Eremua: PERTSONAK
1 Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017. urtean, 1998ko urriaren 16ko Laneko eta Gizarte Harremanetarako Ministerioaren Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak esleitzen dira; agindu horren bidez, desgaitasunen bat duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko sustapenera bideratutako laguntza eta diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira (2017/05/22).

EHAA xedapena
2017.eko maiatzak 22
EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 11koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarena, honako hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2017ko apirilaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat argitara emateko dena. Erabaki horren bitartez, diru-baliabideak esleitzen dira Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzak 2017ko ekitaldian finantzatzeko. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntza eta diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira.
2017/09/25 Viceconsejera de Políticas Sociales

2017/12/26: desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko neurri gisa, enplegu lagunduko jarduerak egiteko laguntzen deialdian milioi bat euro erabiltzea erabaki zuen Gobernu Kontseiluak.

Berria
2017.eko maiatzak 23
4,2 milioi euro, pertsona desgaituentzako Enplegu Zentro Berezietako jarduera profesionala babesteko unitateak diruz laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-05-23)
2018/01/21 Viceconsejera de Políticas Sociales

2017. urtean maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. kapituluan eta 1994ko apirilaren 13ko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Aginduan desgaitasunen bat duten pertsonen enplegua sustatzeko aurreikusitako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak esleitzen dira, 700.000 euroan (2017/05/23).

Berria
2017.eko maiatzak 23
700.000 euro pertsona desgaituei lan kontratu mugagabea egiteko lan merkatu arruntean (Gobernu Bilera 2017-05-23)
2017/09/25 Viceconsejera de Políticas Sociales

2017. urterako 2009ko maiatzaren 4ko Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako sailburuaren Aginduan aurreikusitako laguntzen deialdia argitaratu da; bertan laneratzeko enpresak sortzeko eta horiei eusteko laguntzak arautzen dira, 8,2 milioi euroan (2017/05/23).

EHAA xedapena
2016.eko azaroak 23
EBAZPENA, 2016ko azaroaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2016ko aurrekontu-kreditua agortu dela Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduko laguntzak finantzatzeko, bertan laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak araututa.
2017/09/25 Viceconsejera de Políticas Sociales

Gaur egun 166 udalek dute sinatuta Lanbide eta Udal Gizarte Zerbitzuen arteko kolaborazio hitzarmena.

 

2018/01/21 Viceconsejera de Políticas Sociales

2018/12/13: Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak protokolo bat sinatu dute gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko.

2018/12/14 Viceconsejera de Políticas Sociales

Eskoziarekin gizarte-zerbitzuak eta enplegu inklusiboa kudeatzeko ezagutza trukatzeko lanketa.

2019/06/27 Viceconsejera de Políticas Sociales