Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Etxegabeen Euskal Estrategia (2017-2020) egin

Eremua: PERTSONAK
1 Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Bazterketaren aurkako 'Lehen Urratsak' programa. Programa honek etxerik gabeko pertsonak babeslekuetatik bizitoki-aukera lagungarrietara eta gizarteratzeko ibilbideetara igarotzea sustatzen du. "Inor Atzean Utzi Gabe" funtsaren barruan dago. (2020/06/05)

2020/06/17 Viceconsejera de Políticas Sociales

Eusko Jaurlaritzak Lehen Urratsa programa jarri du abian, konfinamenduaren aurretik kalean bizi ziren pertsonei ostatu-aukerak eskaintzeko, laguntzarekin eta gizarte-integraziorako ibilbideekin

2020/06/08 Viceconsejera de Políticas Sociales

Pandemia COVID 19: Aterpeak programa (aterpetxeak), 'Alarma-egoeraren hasieran baliabide kolektiboetan ostatu hartzen duten etxerik gabeko pertsonen ostatu-baliabideak indartzeko, dibertsifikatzeko eta hobetzeko'. Eskura dauden azpiegituren bidez (propioak edo hirugarrenek lagatakoak) premia horiei erantzun diezaieketen proiektuak garatu nahi ditu, eta, besteak beste, baliabide txikiagoak (50 pertsona baino gutxiago) martxan jartzera bideratutako proiektuak garatzen lagundu nahi du. (390.000.- €) (2020/05/12)

2020/05/28 Viceconsejera de Políticas Sociales

Etxerik Gabeko Pertsonentzako Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordeak haren lehen urteko balantzea aztertu du, eta egiaztatu du lan-ardatz gehienek garapen handia izan dutela. Lan-bileran, Estrategiaren lehenengo jarraipen-txostena aurkeztu da, eta positiboki baloratu da bederatzi lan-ardatzen helburuen garapena eta betetze-maila, urte bete bete ondoren, Jarraipen-batzordea Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako, hiriburuetako eta udalerrietako, Eudeleko eta Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeetako (EAPN Euskadi, Fedeafes eta Astialdi) ordezkariek osatzen dute. (2019/09/26)

2020/03/02 Viceconsejera de Políticas Sociales

Instituto Nacional de Estadística-ren eta Euskal Estatistika Erakundearen artean hitzarmena, Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde eremuan 2018an etxerik gabe egon diren pertsonei arreta ematen dieten zentroei eta zerbitzuei buruzko Inkesta egiteko. (02/07/2019)

2019/08/07 Viceconsejera de Políticas Sociales

2018/10/19: Urriaren 18tik 19ra bitarteko gaua kalean eman zuten pertsonen kontaketa egin da, Euskadiko 26 udalerritan aldi berean egin da kontaketa. Ikertetan identifika ahal izan denaren arabera 435 pertsona egon daitezke. 

2018/12/14 Viceconsejera de Políticas Sociales

2018/05/03: 2018-2021 Etxegabeentzako Euskal Estrategiaren Jarraipen Batzordea eratu da. Taldea publiko-soziala da, eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako, foru-aldundietako eta udalerrietako erakunde publikoek parte hartzen dute, bai eta Eudeleko eta hirugarren gizarte-sektoreko -EAPN Euskadi-, FEDEAFESeko eta Astialdi Sareko ordezkariek ere.

2018/06/25 Viceconsejera de Políticas Sociales

2018/04/16 Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta udalek erakundeen arteko akordioa sinatu dute, Etxegabeen Euskal Estrategia garatzeko. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren, Osasun Sailaren eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, EUDELek eta Bilboko, Vitoria-Gasteizko, Donostia-San Sebastiango, Barakaldoko, Getxoko, Portugaleteko, Irungo, Santurtziko eta Laudioko udalek, gaur, erakunde arteko akordioa sinatu dute, 2018-2021rako Etxegabeentzako Euskal Estrategia garatzeko. Horren bidez, nabarmen murriztuko da –gutxienez % 20– kalean, Euskadiko udalerri handietan, lo egiten duen pertsona-kopuruak, 2020rako. Horretarako, pertsona horiei laguntza emateko politika integralak garatuko dira.

2018/06/25 Viceconsejera de Políticas Sociales

BIZTEGI-BAZTERKETA LARRIA PREBENITZEKO ETA MURRIZTEKO EUSKAL ESTRATEGIA (2018-2021) egin da. Estrategiari atxikitako erakundeekin adostuta egin da. Euskal erakundeak estrategia horri atxikitzeko sinatzea egingo da. Horren berri eman da Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluan, Gizarte Zerbitzuen Erakundearteko Organoan eta Elkarrizketa Zibilaren Mahaian. Estrategiaren ezarpenaren segimendua egiteko, erakundearteko batzorde bat martxan jartzea erabaki da. Batzorde horretan, parte hartuko du hirugarren sektore sozialak.

2018/06/25 Viceconsejera de Políticas Sociales