Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Sustatu arau espezifiko bat pobrezia energetikoari aurre egiteko

Eremua: PERTSONAK
1 Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko urtarrilean, Gobernu Kontseiluak gizarte-larrialdiko laguntzei (GLL) buruzko dekretua aldatzea onartu zuen, hiru helburu lortzeko: prestazio hori hobeto banatzeko neurriak hartzea, txirotasun-modu berriei erantzuteko; GLLetarako irispidea laguntzaren egokitasunaz egiten den balorazio profesionalaren arabera egokitzeko aukera egotea; eta toki-erakundeen eta Eusko Jaurlaritzaren artean dirua transferitzeko eta informazioa bidaltzeko prozedura arrazionalizatzea, GLLen kudeaketak ez dezan administrazio-lan handiagorik ekarri eta administrazio eskudunek ez dezaten funtzionamendua aldatu beharrik izan.

2018/01/21 Viceconsejera de Políticas Sociales

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren, 2018ko martxoaren 14ko aginduaren urteroko egokitzapena; honen bidez, 2018. urtean Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak finkatzen dira; eta, horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, udal etamankomunitate bakoitzarentzat 2018. urterako aurrekontu-mugak finkatzen dira, nabaritu diren beharren araberako irizpideekin

2018/12/14 Viceconsejera de Políticas Sociales