Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Gizarte-larrialdiko laguntzak (GLL) hobeto banatu

Eremua: PERTSONAK
1 Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko urtarrilean, Gobernu Kontseiluak gizarte-larrialdiko laguntzei (GLL) buruzko dekretua aldatzea onartu zuen, hiru helburu lortzeko: prestazio hori hobeto banatzeko neurriak hartzea, txirotasun-modu berriei erantzuteko; GLLetarako irispidea laguntzaren egokitasunaz egiten den balorazio profesionalaren arabera egokitzeko aukera egotea; eta toki-erakundeen eta Eusko Jaurlaritzaren artean dirua transferitzeko eta informazioa bidaltzeko prozedura arrazionalizatzea, GLLen kudeaketak ez dezan administrazio-lan handiagorik ekarri eta administrazio eskudunek ez dezaten funtzionamendua aldatu beharrik izan.

EHAA xedapena
2017.eko martxoak 20
AGINDUA, 2017ko martxoaren 8koa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bidez, 2017. urtean Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko gehienez eman daitezkeen diru-kopuruak eta laguntza horietarako ezarritako kredituak banatzeko irizpideak finkatzen dira; eta, horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, udal eta mankomunitate bakoitzarentzat 2017. urterako aurrekontu-mugak finkatzen dira.
2018/01/21 Gizarte Politiketako sailburuordea

2018ko aurrekonturako, 27 milioi euro aurreikusi dira eta, horrez gain, beste 400.000 euroko partida bat, herritar batzuek etxea tenperatura egokian izateko dauzkaten zailtasunei erantzuteko.

2018/01/21 Gizarte Politiketako sailburuordea

2018/06/05: 85/2018 DEKRETUA, ekainaren 5ekoa, Gizarte-larrialdietarako laguntzei buruzko Dekretua bigarrenez aldatzen da. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legean (apirilaren 7ko 2/2016) adierazitako konpentsazio-mekanismoa aplikatzeko behar diren aurreikuspen arauemaileak sartzeko beharrari erantzuten dio aldaketa horrek.

2018/06/27 Gizarte Politiketako sailburuordea

Eusko Jaurlaritzak 23 milioi euroko partida onetsi du, gizarte-larrialdiko egoerei erantzuteko (Gobernu Bilera 2018-12-11)

2018/12/14 Gizarte Politiketako sailburuordea