Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Gizarte-zerbitzuak ematen diharduten langileen gaitasun profesionala hobetu

Eremua: PERTSONAK
1 Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Aurrerapen handia egin da Akreditazioen inguruan, mendekotasunen eta desgaitasunen arloetan.  IMSERSOk Madrilen eta Sevillan deitutako bileretara joan eta parte hartu da. Gizarte Zerbitzuen eta Mendekotasunaren Lurralde Kontseiluaren Batzorde Ordezkariaren markoan egin dira bilerok. Bai desgaitasunen zein mendekotasunaren arloan eta hala egoitzetako nola etxeko esparruan, gizarte-zerbitzuak eskaintzeko dituzten langileen akreditazio profesionalerako beharrezkoak diren betebeharrak aldatzeko eta malgutzeko eskatu da. Lanbideko eta Hezkuntzako arduradunekin bilerak egin dira estatuko ebazpenean ezarritako betebeharrak betetzen ez dituzten langileei prestakuntza emateko beharrezkoak diren gailuak diseinatzeko. Enpresa eta sindikatuei jakinarazpenak egin zaizkie, arlo horretako berriak jakinarazteko. Arlo horretan lan egiten duten pertsonen erregistroa egin da; pertsona horietako batzuek betebeharrak betetzen dituzte eta beste batzuek ez. Gaiak ukitutakoei jakinarazi zaie nork betetzen dituen eta nork ez. Azken horiei lagundu egin zaie akreditazioa lortzeko prozesua diseinatzen. Azkenean, urriaren 19an lortu zen Gizarte Zerbitzuen eta Autonomiarako eta Mendekotasunari Arreta Emateko Lurralde Kontseiluaren erabakia. Hor jasota daude, besteak beste, salbuespenezko gaikuntzak nahiz behin-behinekoak lortzeko betebeharrak.

2018/02/07 Viceconsejera de Políticas Sociales

Gobernu Kontseiluak onartu du UPV-EHUri Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza unibertsitate-espezialistaren berezko titulua lortzeko ikasketak garatzeko diru-laguntza ematea (Gobernu Bilera 2018-07-30)

Berria
2018.eko uztailak 30
Gobernu Kontseiluak onartu du UPV-EHUri Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza unibertsitate-espezialistaren berezko titulua lortzeko ikasketak garatzeko diru-laguntza ematea (Gobernu Bilera 2018-07-30)
2018/11/26 Viceconsejera de Políticas Sociales

usko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak salbuespenezko 4.321 eta behin-behineko 3.364 gaikuntza eman dizkie mendekotasunen bat dutenei arreta ematen lan egiten duten pertsonei. 2019/03/06

2019/07/02 Viceconsejera de Políticas Sociales

Berrituz Programa: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan ematen diren praktika onen ezagutza eta difusiorako baliabidea.

2019/07/02 Viceconsejera de Políticas Sociales