Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Gizarte Zerbitzuen Erakundeen arteko Organoa garatu

Eremua: PERTSONAK
1 Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Organoak bilerak egiten ditu aldian behin.  2017ko abenduaren 18an egin zen, eta gai hauek landu ziren bertan:  familia-harrerari eta adinekoen egoitza-zentroei buruzko dekretuetako nahitaezko txostenak egitea eta gizarte-zerbitzuetako plan estrategikoaren segimendua egiteko teknikarien izendapenak.

2019/07/02 Viceconsejera de Políticas Sociales

Erakundearteko lantaldea bildu da gizarte-bazterketa baloratzeko tresnaren aplikazioak izandako bilakaera aztertzeko. Laster bilerak egingo dira tresna aplikatzeko eskumena duten gainerako administrazio publikoekin, aplikazioaren baterako analisia egiteko, eta, hala badagokio, egin beharreko hobekuntzak zehazteko.

2018/03/22 Viceconsejera de Políticas Sociales

2018/11/27: Gizarte Zerbitzuen Erakundeen arteko Organoaren bilerako buru izan da; bertan, besteak beste, 2020rako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren jarraipena aztertu da.

2018/12/13 Viceconsejera de Políticas Sociales