Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Gizarte Zerbitzuen Prestazioen eta Zerbitzuen Zorroa eta Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa (2016-2019) garatu

Eremua: PERTSONAK
1 Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Tarteko ebaluazioaren txostena: EAEko Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa 2016-2019. Planaren iraupena 2020 arte luzatu da.    Planean ezarritako ekintzak inplementatzen jarraitzeaz gain, Planaren segimendu-txostena da funtsezko alderdi bat, 2017ren erdialdean egin beharrekoa. Txosten horren bidez beteko da 10 milioi euroko Aparteko Funtsa sortzeko erabakiaren laugarren puntua (Finantza Publikoen Euskal Kontseiluaren erabakia, 2015eko urriaren 14koa), 2016 ekitaldirako, zeina aipatzen baita Planean bertan eta zorroari buruzko Dekretuan. Gizarte Zerbitzuetako Plan Estrategikoaren jarraipena egiteko erakundeen arteko batzordea eratu da.

2018/06/18 Gizarte Politiketako sailburuordea

2017ko ekainaren 20ko Gobernu Kontseiluaren akordioa: Urriaren 6ko  Gizarte Zerbitzuetako Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroen 185/2015 Dekretutik eratorritako Gizarte Zerbitzuen Fondoaren banaketa onartzen da. 2018reko Finantzen Euskal Kontseiluak, 2017ko urriaren 11an, 20 milioi euroko Fondoa osatzea adosten du.

2018/06/27 Gizarte Politiketako sailburuordea

Gobernu Kontseiluak onetsi du Euskal Autonomia Erkidegoan haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko udal- eta lurralde-mailako gizarte-zerbitzuetan arrisku- eta desanparo-egoeren larritasuna balioesteko BALORA tresna eguneratzea. (09/05/2017)

Berria
2017.eko maiatzak 09
Gobernu Kontseiluak adingabeen arrisku eta babesgabetasun egoerak hautemateko BALORA tresna eguneratzen duen dekretua onartu du (Gobernu Bilera 2017-05-09)
2017/09/25 Gizarte Politiketako sailburuordea

2017ko maiatzaren 15. Adineko pertsonen egoitzen Dekretua parlamentura igorri da eta Tramitazio Hasiera Agindua eman zaio. Modu honetaran 9-02-2017 LBPan jasotakoa betez. Dekretuak duen tramitazioa jarraituz, Gizarte Zerbitzuetako Erakundearteko Organoak oneritzia eman zion 2017ko abenduaren 18an

2018/02/07 Gizarte Politiketako sailburuordea

Web-gida bat prestatu da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema ezagutzera emateko. Hau zabalkunde-kanpaina batekin batera dator, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuetarako eskubide subjektiboa ezagutarazteko eta Sistemaren ezaugarriak jakitera emateko. Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoak daukan ekintza espezifikoa betetze aldera egiten da kanpaina, haren bidez euskal herritarrak honako hauen gainean informatzeko: Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema zer den, hura osatzen duten prestazioak eta zerbitzuak zeintzuk diren, horiek eskuratzeko bete beharrekoak, kasu bakoitzeko hartzaileak, kopagua dagoen edo ez, eta, jakina, herritarrek prestazio eta zerbitzu horiek jasotzeko duten eskubide subjektiboa.

2018/06/27 Gizarte Politiketako sailburuordea

Telelaguntzako Zerbitzu Publikoa: lokal berriak inauguratu ziren (2017ko martxoaren 2an).   Egoitza berriak betiON zerbitzuari azpiegitura digital bat izatea ahalbidetzen dio; ondoren etxeetara zabaldu beharko da.  Hain zuzen ere, inaugurazio horretan, lehendakariak iragarri zuen ezen 2017ko bigarren seihilekoan lehenengoz zabalduko dela 100 etxetara Euskadiko Telelaguntzako Zerbitzu Publikoa, teknologia digitalarekin, azken belaunaldiko sare mugikorren bitartez. Zerbitzuak 48.119 erabiltzaile ditu (2018ko apirileko datua), legealdiaren hasieran baino ia 6.000 gehiago. Honako hauek erabiltzen dute: 65 urteko edo gehiagoko pertsonen % 10,85, 80 urteko edo gehiagoko pertsonen % 29,15 (% 35 emakumeak) eta 85 urteko edo gehiagoko pertsonen % 41,82 (% 46 emakumeak); hau da, Euskadin bizi diren 85 urteko edo gehiagoko emakumeen ia erdiak zerbitzu honen erabiltzaileak dira.

2018/06/27 Gizarte Politiketako sailburuordea

Informazio- eta arreta-zerbitzuarekin jarraitzea, etxeko indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat. SATEVI delako telefono-zerbitzuaren zabalkunde-liburuxka aldatzen ari da (telefono-zenbakia: 900 840 111). zerbitzu paregabea da kolektiboari arreta eskaintzen diotenen artean; izan ere, hango profesionalek akonpainamendu-lanak egiten dituzte indartze eta ahalduntze pertsonaleko prozesuan, emakumeak tratu txarren egoeratik irten ahal izan daitezen eta bizitza autonomo bati ekiteko moduan egon daitezen. Era berean, urratsak ematen ari gara telefonoaren fakturan deien aztarna ezabatzea lortzeko.

Genero-indarkeriaren arloko kudeaketa integratua. Jaurlaritzako sailen artean jarduketak koordinatzeko azterlan-diagnosi bat egin da genero-indarkeria pairatu duten biktimei zuzendutako zerbitzu eta prestazioak aztertzeko.

Ordainketa bakarreko laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzat. Legez besteko Proposamen berri bati jarraikiz, laguntza horiek eskuratzeko irizpideak aztertzen ari gara, eta baliteke aldaketak egitea.

2018/06/27 Gizarte Politiketako sailburuordea

2018/11/27: Gizarte Zerbitzuen Erakundeen arteko Organoaren bilerako egin da; bertan, besteak beste, 2020rako Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren jarraipena aztertu da.

2018/12/13 Gizarte Politiketako sailburuordea

2019.03.01: Erantsi gida aurkezten da. Gizarte-bazterketako egoeran dauden eta, horri lotuta, beste osasun-arazo batzuk dituzten pertsonekin zuzenean harremanetan lan egiten duten gizarte-zerbitzuetako profesionalei zuzentzen da.  Gidak iraupen luzeko integrazio-prozesuetan dauden pertsonei laguntza eta konpainia emozionala emateko elementu teoriko eta praktikoak jaso ditu.

Berria
2019.eko martxoak 01
Lide Amilibia: “Gizarte-bazterketa gizarte-prozesu bat da eta, prozesu horretan, diru-sarrerarik ez izateaz eta lan-merkatutik urrunduta egoteaz gainera, gizarte-partaidetzaren beherakada ere sartzen da eta, beraz, gizarte-eskubideen galera”
2019/04/08 Gizarte Politiketako sailburuordea

Erantsitako dokumentuak eta estekak