Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Desagertutakoen eta haien senideen aldeko programa bat hasi, Segurtasun Sailarekin lankidetzan

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Justizia Ministerioak eta Espainiako Gurutze Gorriak 2017ko apirilaren 6an sinatutako lankidetza-hitzarmena onartu eta gure egiteko protokoloa sinatu da, giza laguntzarako eta gorpuak identifikatzeko.

2018/12/13 Justiziako sailburuordea

Segurtasun Sailarekin harremanetan izan gara, zerbitzu horien eskaintzan laguntzeko asmoz. Ekintza-protokolo bat eratzea da Sail bien asmoa; bitartean, senideei babesa ematen jarraituko dugu Biktimei Laguntzeko Zerbitzuaren bitartez.

2019/01/10 Justiziako sailburuordea