Ekimena 2. Bitartekaritza behin betiko sustatu, gatazkak ebazteko modu gisa
![]() |
|
---|---|
16 | Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan. |
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Justizia Leheneratzailearen Europako Funtsarekin batera antolatutako Justizia Leheneratzailearen Sinposioan "From penal mediation to restorative justice. Policies and practices in transition" honako hau agerian geratu da: Eusko Jaurlaritza pasa den urriaren 3an Europar Batasuneko Ministroen Batzordeak onetsitako gomendioa aintzat hartzen duen Europako lehen administrazio publikoa da. Gomendio horren bidez, estatu kide guztiak eta agintari judizial eta erakunde publiko guztiak animatzen ditu justizia leheneratzailea erabiltzera eta eredu leheneratzaile berritzaileak garatzera (2019/06/05)
|
2019/07/18 | Viceconsejera de Justicia | ||
2018ko abuztuaren 28an Justizia Konpontzaileko Zerbitzu martxan jarri genuen. Bitartekaritza Intrajudizialeko Zerbitzua ordeztuko du, eta helburua da zerbitzu berriak Euskadi justizia konpontzailearen eremuan eredu diren herrialdeen mailara iristea. Estatu mailan zerbitzu aitzindaria izango da eta zigor zuzenbidearen esparruan ekintza konpontzaile berriak aurrera eramango dira, biltzarrak eta taldeak, besteak beste. |
2019/07/18 | Viceconsejera de Justicia | ||
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu dugu "Justizia konponarazlea: bitartekaritza ikuspegi berriak" urteko ikastaro osagarria antolatzeko. Zenbatekoa: 5.500€. |
2019/10/29 | Viceconsejera de Justicia | ||
Tolosako Familia Elkargunea ireki dugu. Emango die zerbitzua Tolosaldeko auzitegi-barrutiko udalerriei eta zerbitzua erabiltzea eskatzen duten inguruko udalerrietan bizi diren familiei. |
2019/10/29 | Viceconsejera de Justicia | ||
63.000 euroko laguntza emango dugu zorrez itota dauden familiei ematen zaien bitartekaritza-zerbitzurako, Ekonomialarien Euskal Elkargoari eta Zinpeko Kontu Azterlarien Institutuari emango zaien diru-laguntzaren bitartez. |
2019/10/29 | Viceconsejera de Justicia | ||
Eusko Jaurlaritzaren Justizia Zuzendaritzari emandako merezimendu profesionalen ondoriozko domina Bitartekaritzako eta Gatazken Konponketako Espainiako Eskolaren eskutik. Justizia Zuzendaritzak “auzitegi barruko bitartekaritzaren sustapenean egin duen ekarpen handia eta izan duen konpromisoa” aintzatetsi da.
|
2019/10/29 | Viceconsejera de Justicia | ||
Bitartekaritza hipotekarioa garatu nahi da 50.000€ diru-laguntzarekin Ekonomisten Euskal Elkargoari eta Kontuen Zinpeko Zentsoreen Institutuari. |
2019/10/29 | Viceconsejera de Justicia |