Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Behar diren aretoez hornitu, zentzuzko pribatutasuna eta erosotasuna ziurtatzeko

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntza integrala emateko "Zurekin" Programa abian jarri da Bilboko epaitegietan. Helburuak honako hauek dira: epaitegietan ibiltzeak biktimarengan sortzen duen antsietatea arintzea; prozesuaren inguruko informazio xehatua eskainiz, biktimari egoerari aurre egiteko behar dituen tresnak ematea; biktimaren epaitegirako sarrera kudeatzea, erasotzailearekin edo honen familiarekin aurrez aurre ez topatzeko babes-neurriak ipiniz; eta itxaronaldia sozializatzea, edo sor daitezkeen ezustekoak konpontzea. Proiektua IRSE-EBI erakundearen zerbitzuen bidez gauzatuko da, 2020ko abenduaren 31ra arte, 249.250 euroko kostuarekin (2019/10/02).

2019/10/29 Viceconsejera de Justicia

Genero indarkerian Lan eta Justizia Saileko jarduera guztiak batzen dituen ekintza plan integrala lantzen ari gara. 2019ko irailean onartzea aurrez ikusi da.

 

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

Istanbuleko Hitzarmena eta Delituaren Biktimaren Estatutua betez, biktimen igarotzea eta ibilbideak hobetzeko eta biktima eta erasotzailearen arteko kontaktua ekiditeko eraikin judizialen eremu guztiak berraztertu dira. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren arloko Vitoria-Gasteizko Epaitegian eremu berriak sortzeko lanak egiten ari dira.

2019/10/29 Viceconsejera de Justicia