Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Elkarrizketa bateratu zuzena eta erraza ahalbidetu epaitegien, auzitegien eta fiskaltzaren eta Politika Sozialeko arloaren eta beste erakunde publiko batzuen artean, gizarte-larrialdiei berehalako erantzun eraginkorra emateko

Eremua: PERTSONAK
5 Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neskato guztiak ahalduntzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Genero-indarkeriak sortutako larrialdi-egoerei berehalako erantzun eraginkorra emateko sailen artean eta instituzioen artean lan egiten ari gara.

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroak Fundazioari zuzeneko diru-laguntza eman zaio ikastaro hau antola dezan: "Mujeres, víctimas ideales. Intimidad, medios de comunicación y operadores jurídicos". Zenbatekoa: 6.870€.

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren urteko memoria aurkeztu da. Zerbitzu honek edozein delitu jasandako pertsonei esku-harte integrala (psikologikoa, juridikoa eta soziala) ematen du.

Berria
2018.eko apirilak 18
Biktimen Arreta-Zerbitzua 2017an.
2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

UPV/EHU-ko Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako kanpo-ebaluazioaren arabera, GAKOA Programa eraginkorra da emakumearen aurkako indarkeriagatik kondenatutakoen berrerortzea murrizteko.

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia