Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-sistemen eta Estatuan diharduten prozesu-kudeaketako gainerako sistemen arteko elkarreragingarritasuna ezarri

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Izapidetze prozesaleko sistema guztiak aztertu ditugu, bai Ministeriokoak bai arlo honetan eskumenak dituzten autonomia-erkidegoetakoak; Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoan biziki parte hartzen ari gara, foro horretan definitzen direnez interoperabilitatearen irizpideak, eta Estatistika Judizialaren Batzorde Nazionalean ere jardun gara, Batzorde Teknikoan ere izango garelako Nafarroako Foru Erkidego eta Galiziaren ordezkari.

2019/01/10 Justiziako sailburuordea