Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 7. Euskadiko sistema judizialaren auditoretza eta ebaluazio publikoa egiteko prozesu bat bultzatu, haren efizientzian, efikazian eta jasangarritasunean oinarritutako irizpideak eta parametroak erabilita

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Zenbait txosten egin dira, non alderdi hauek islatzen diren: Epailearen Deribazioagatiko Familien Elkarguneen Ebaluazio Txostena; 2014-2018 IV. Gazte Justizia Planaren Bitarteko Ebaluazioa; Zaintzapeko Askatasunari buruzko 2016ko Ebaluazio Memoria; Gazte Justizia Zerbitzuaren 2016ko Ebaluazio Memoria; Barne Justizia Zerbitzuaren- Familia Bitartekaritza Memoria; Bitartekaritza Penaleko Zerbitzuaren Memoria; Zigorren Kudeaketarako Euskal Zerbitzuaren Memoria; neurri aldaketen ikerketa (2017); Gazte Justiziako neurrien eraginkortasunari buruzko ikerketa(2015-2017); atzera egiteari buruzko ikerketa (2018).

2019/01/10 Justiziako sailburuordea