Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 6. Epaileen, fiskalen, letratuen eta Justizia Administrazioaren zerbitzupean lan egiten duten langileen prestakuntzaren kalitatea indartu

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Hainbat erakunde juridikorekin elkarlanean, prestakuntza-plan ezberdinak taxutu dira Botere Judizialaren Kontseilu Orokorrarekin sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bitartez (EAEn epaile eta magistratuei prestakuntza ematekoa, 1991koa) eta Justizia Ministerioarekin justizia-saileko fiskal eta letratuei prestakuntza emateko 1997an sinatutakoaren bitartez. Gaur egun, fiskalentzako prestakuntza IVAPi 2014an emandako kudeaketa-gomendioaren bidez garatzen da. Justizia eraginkorra eta kalitate onekoa lortuko badugu, ezinbestekoa dugu, besteak beste, karrera judizialeko, karrera fiskaleko eta administrazio-saileko letratuen kidegoko kideei prestakuntza ematea, bai eta Justizia Sailerako lan egiten duten langileei ere.

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

Ikasketa Juridikoen Zentroarekin lankidetza-hitzarmena sinatu dugu, transferitutako auzitegi-medikuntzako langileek ere prestakuntza jaso dezaten, bai on-line bai aurrez aurre.

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan dauden transferitutako auzitegi-medikuntzako langileak  Ikasketa Juridikoen Zentroak antolatutako formakuntza ekintzetan erregulartasunez parte hartzen ari dira. 20 kurtso, aurrez aurrekoak eta on-line, egin dira 30 auzitegiko mediku baino gehiago parte hartuz.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/38735-gobierno-autoriza-suscripcion-del-convenio-colaboracion-con-centro-estudios-juridicos-para-participacion-del-personal-medico-forense-transferido-actividades-formativas-presenciales-line-consejo-gobierno-2017

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

2018an, hainbat urtetarako formakuntza plana lantzeko Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko langileen formakuntza beharren inguruko azterketa egin da. Aldi berean, Intitutuaren egoitzan 6 tailer antolatu dira, 142 pertsona parte hartuz, y 61 ekitaldi zientifiko desberdinetara joateko (kurtsoak, biltzarrak, jardunaldia, simposium...) 106 pertsonei erraztasunak eman zaizkie formakuntza baimena emanez eta izen-emate eta garraio gastuak ordainduz.

 

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

Tutoretza (hau da, norberaren lanpostuan bertan prestakuntza pertsonalizatua) asko eskatzen du jendeak eta 2018an 85 petsona parte hartu dute.

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

Osasun Sailarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena berritu dugu mediku forentseen aditu-prestakuntzarako eta peritu-probak egiteko.

Berria
2019.eko otsailak 04
Osasun Sailak eta Lan eta Justizia Sailak akordioa sinatu dute, mediku forentseen prestakuntzarako eta peritu-probak egiteko
2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

Epaitegietan eta auzitegietan kanpo-praktikak egiteko hitzarmenak sinatu dira Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Justizia Ministerioarekin eta UPV/EHUrekin, alde batetik, eta Deustuko Unibertsitatearekin, beste aldetik.

Berria
2018.eko azaroak 20
Gobernu Kontseiluak onartu ditu epaitegietan eta auzitegietan  kanpo-praktikak egiteko UPV/EHUrekin eta Deustuko Unibertsitatearekin egindako hitzarmenak (Gobernu Bilera 2018-11-20)
2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

Diru-laguntza zuzenak ematen zaizkie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoei, 2019an doako laguntza juridikoaren zerbitzuan dauden abokatuen prestakuntza eta espezializazioa finantzatzeko (2019/07/30)

2019/10/29 Viceconsejera de Justicia