Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Justizia elebidunaren garapena bultzatu

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Justizia Administrazioko Hizkuntza Normalkuntzako Plan Orokorrak 2011-2020 langileen hizkuntza-gaitasuna hobetu nahi du, bai justizia-administraziorako lanean dabiltzanena bai eta Karrera Judizialeko, Karrera Fiskaleko nahiz Letratuen kidegoko kideena ere, eta agiri elebidunak normaltzeaz gain, agiriok hedatu nahian ere badabil, benetan erabil daitezen eta, azken finean, edozein auzi euskaraz izapidetzeko modua egon dadin, hasi-hasieratik, demanda aurkeztetik, harik eta dagokion epaia argitaratu arte, Auzia euskaraz izeneko proiektuan ezarrita dauden neurrien bitartez. Justizia Sailaren arlo guztietan bultzatu nahi dugunez euskara, Bizkaiko Abokatuen Elkargoari diru-laguntza izenduna emateko izapideak lantzen ari gara, abokatutzara iristeko masterra euskarazko modalitatean egiteak eragingo dizkieten gastuak ordaintzen laguntzeko.

2019/01/10 Justiziako sailburuordea

Justizia Ministerioarekin lankidetza-hitzarmena sinatu da abokatutzako eta prokuradoretzako lanbideetan sarbide-probak hizkuntza koofizialean egiteko (2019/04/09)

2019/04/26 Justiziako sailburuordea