Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Epaitegiei, bereziki espezializatuei, eman beharreko laguntza ekonomikoa eta materiala bermatu. Orobat, behar diren neurriak hartuko ditugu plantilla judiziala eta ez judiziala egonkortzeko, Justizia Administrazioaren zerbitzupean lan egiten duten langileen laneko osasuna eta segurtasuna bermatzeko lan egingo dugu, eta arian-arian berrituko dugu egoitza judizialen ekipamendua

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Lan eremuko jokaera desegokien inguruko protokoloak berrikusten eta eraldatzen ari gara eta sinatzeko azkenengo zehaztasunak ikustea falta da.

 

2020/01/08 Viceconsejero de Justicia

Lantokietako Segurtasun eta Osasun Batzordea hiru hilean behin biltzen da, eta hiru hilabete horietan Prebentzio Zerbitzuak burututako egintzen laburpena egiten du.

 

2020/01/08 Viceconsejero de Justicia

Justizia Ministerioaren, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren eta Lan eta Justizia Sailaren arten prebentzioan koordinatuagoak egoteko beharrezko kudeaketak egiten ari dira.

2020/01/08 Viceconsejero de Justicia

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuko auzitegiko laborategi-zerbitzuko arriskuen ebaluazioaren errebisioa egin da, gerora ebaluazio hori institutu osora zabaltzeko asmotan. Bilboko egoitzan konbustio-gasen eta ozonoaren neurketa egin da. Auzitegi laborategian langileekin bitartekaritza prozesu bat aurrera eraman da, emaitza onekin.

2020/01/08 Viceconsejero de Justicia

Modernizazioari eta teknologia berriei dagokienez, ataza anitzeko fotokopiagailuak erosi dira epaitegi guztietarako, eta jarri ere egin dira; Genero Indarkeriako Epaitegia sortzeko proiektua definitu eta onartu da Gasteizko Justizia Jauregirako, Audientziako presidentak, epaile dekanoak, Indarkeria arloko epaileak eta segurtasun-arduradunak onartu eta gero; Justizia Jauregi guztietarako segurtasun-kontratu berria esleitu da; Bilboko fiskaltza berriko obra-kontratua esleitu da; epaitegi-eraikinak zaintzeko espedientea burutu da; Durangoko Justizia Jauregian aire girotze berria jarri da; Azpeitiko Epaitegian klimatizazioa burutu da; Gasteizko Justizia Jauregiko artxibategia handitzen ari gara; Euskadiko Justizia Epaitegi guztietan energia-auditoria egiteko EEE-rekin Elkarlan Hitzarmena sinatu dugu eta 100 langile baino gehiago duten eraikuntzentzat mugikortasun planak egingo dira.

2020/01/08 Viceconsejero de Justicia

Bilboko ekipamendu judizialak handitzeko ondasun higiezinak erostea erabaki da, 2.765.000 euroko inbertsioa bideratuz  (2019/11/05)

2020/01/08 Viceconsejero de Justicia

6.755.712 euro bideratuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko eraikin judizialak eta adingabeen zentroak mantentzeko (2019/04/30)

2020/01/08 Viceconsejero de Justicia