Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Bulego Judiziala behar beste giza baliabidez eta baliabide materialez hornitzearen alde egin, Justizia Administrazioaren eta herritarren interkonexio elektronikoaren gaikuntza sustatuz, bai eta prozedura judizialaren informatizazio integrala ere

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

“Mailegu-hartzailea pertsona fisikoa duten eta berme erreal higiezinak dituzten finantzazio-kontratuetan sartutako baldintza orokorrak” delako gatazka dela-eta hasi diren prozeduren inguruan, "lurzoru klausulen" ezagutza duten instantziako epaitegietan sartzen diren gaien eguneroko segimendua burutzen da, behar den unean errekutso pertsonalak handitzeko helburuarekin. 

"Lurzoru klausulen" instantziako epaitegien lehen urtean, 17.827 txosten sartu dira, zehazki, Lurralde Historiko bakoitzean honako datuak adieraziz: Araban 2.856, Bizkaian 11.554 y Gipuzkoan 3.417.

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

Modernizazioari eta teknologia berriei dagokienez, Justizia.eus webgunearen bulkadan eta hobetzean lan egiten ari gara, atari eta aplikazioen migrazioa .eus domeinura baita ere; aplikazio informatikoen kudeaketa eta funtzionamendua gauzatzeko EJIE-rekin bateratze prozesu bati hasiera eman zaio; segurtasun eredu informatikoaren hobekuntza aztertzen ari da, izaera pertsonaleko datuak babesteko, batez ere, eta hasiera batean sentsibilizazio eta zabaltze jardunaldiekin proiektua burutuko da; bista-aretoetako eta bideokonferentziako grabazio sistemaren kontratua berria aurten esleitzeko modu aktiboan lan egiten ari gara; Gasteizko Justizia-Jauregian teknologia aurreratuagoa eta seguruagoa duen hornikuntza berria eramateko pilotua hasi da eta egunean dagoen makroauzirako WIFI-a jarri da; Euskadiko bista areto guztiak berritzeko grabazio sistema berri bat edukitzeko eta aplikazio informatikoen bilakaera eta mantenu zerbitzuak berritzeko kontratazioa bultzatzen ari gara; lana mugikorrago egiteko profil batzuetan eramangarriak jartzea pentsatzen ari gara; sinadura elektronikoa Fiskaltza eta Justizia Administrazioaren letraduak erabiltzen duten prozedura gehiagotara zabaldu nahi da; Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren epai-kanpoko trebakuntzaren kudeaketarako modulua garatzen ari gara; adingabeen jurisdikzioari dagokionez, aurten Gasteizen egingo den eta ondoren Gipuzkoara eramango den proiektu pilotu bati hasiera eman zaio, funtzionaltasunak garatzeko Epaileen, Fiskaltzaren eta Justizia Administrazioko letradunen oniritziarekin; Ertzaintzarekin, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariarekin, Osakidetzarekin eta Gizarte-Segurantzarekin interoperagarritasuneko lantaldeak sortu dira eta JustiziaSIP-en bitartez letradunak Justizia Administrazioko interoperatze taldera sartu dira; Arrasateko eta Errenteriako Epaitegietan irisgarritasun proiektuak egin dira;datu pertsonalen babesari dagokionez segurtasun-diagnostiko bat burutu da eta neurri zuzentzaileak eta hobekuntzak egiten ari dira.

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia