Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Herritar guztiek Justiziarako bidea eskuratzea bermatu, eta, behar denean, doako Justiziarako bidea eskuratzea ziurtatu

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

153/2018 Dekretua, urriaren 30ekoa, Doako Laguntza Juridikoarena, onartu eta argitaratu dugu. Horrek, alde batetik, estatuko azkenengo erreformen bidez etorritako aldaketa legislatiboak sartzeko obligazioa eragin du, bai prozedura zibilaren kontuetan bai justizia-administrazioko tasen araubidean. Beste alde batetik, aurreko dekretua aplikatu denean agertu diren disfuntzionalitateak zuzendu nahi dira, kudeatzeko lana sinplifikatzeko eta karga arintzeko, nola herritarrentzat hala Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeetarako, horiei dagokie eta prozeduren kudeaketa administratiboa egitea. Doako justizia-sistemaren kudeaketa ahalik eta gehien arindu eta zorroztu nahi da.

2018/12/13 Justiziako sailburuordea

40.000 € eman ditugu, laguntza zuzenen bidez, EAEko Abokatuen Elkargorako, doaneko laguntza juridikoa emateko 2018an.

2018/12/13 Justiziako sailburuordea

2018an Euskadiko Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoen doako laguntza-zerbitzu juridikoen ezarpenak, arretak eta funtzionamenduak eragindako konpentsazio ekonomikoak ordaindu dira.

Berria
2018.eko martxoak 13
Gobernu Kontseiluak onartu du 13.000.000 euro bideratzea Euskadiko Abokatuen eta Prokuradoreen Elkargoen doako laguntza-zerbitzu juridikoen ezarpenak, arretak eta funtzionamenduak eragindako konpentsazio ekonomikoak ordaintzera (Gobernu Bilera 2018-03-13)
2019/04/09 Justiziako sailburuordea

2019an, hamabost (15) milioi euro bideratuko dira Doako Laguntza Juridikoarentzat Euskal Autonomia Erkidegoan: hiru (3) milioi Araban, zazpi (7) milioi Bizkaian eta bost (5) milio Gipuzkoan.

Berria
2019.eko urtarrilak 21
Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euro bideratuko ditu Arabako Doako Laguntza Juridikora; bertan ofiziozko txandari atxikitako abokatutzako 250 profesional daude
Berria
2019.eko urtarrilak 16
7 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Bizkaiko Doako Laguntza Juridikora
Berria
2019.eko urtarrilak 09
Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro bideratuko ditu Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikora; bertan ofiziozko txandari atxikitako abokatutzako 764 profesional daude
2019/04/08 Justiziako sailburuordea