Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Honelako Justizia-eredu baten alde egin: aukera-berdintasunean eta gatazka sozialaren prebentzioan oinarritua, arreta eta zerbitzu efikaza eta efizientea ematen duena, teknologia berri guztiak sartuz, eta benetako babes judiziala bermatzen duena

Eremua: Bakea
16 Garapen jasangarrirako gizarte baketsuak eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora iristeko prestaketa-laguntzetarako 2019ko deialdia. Zenbatekoa: 231.000 euro.

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

2018an 500.000 euro emango dira laguntzetan, Euskal Autonomia Erkidegoan preso dauden pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko proiektuetarako. (2019/04/30)

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

Hiriburuen Familia Elkarguneak arintzeko eta, batez ere, hiritarrak gertuago edukitzeko eskatzen duten udalerrietara eta mankomunitateetara haien gerturatzea aurrera eraman nahi da. Bilbon (2017/12/18), Durangon eta Durangaldeko Mankomunitatean (2018/04/20), Gernika-Lumon (2018/12/19) eta Tolosan (2019/02/06) Familia Elkargune berriak ireki dira.

 

 

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin eta Euskadiko Udalen Elkartearekin (EUDEL) lankidetza-hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzak, etxebizitza familiarretik botatzea dela-eta kalteberatasun-egoerak hauteman eta izaera sozialeko neurriak hartu ahal izateko. (2019/02/27)

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

Donostiako Bulego Judizial Berria 2018ko azaroaren 26an ezarri da eta haren asmoa zerbitzu komunak erabiliz egoitza judizialetan dauden langileak zuzenago lan egitea izango da. Horretarako, hurrengo araua argitaratu da:

EBAZPENA, 2018ko azaroaren 15ekoa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez zehazten baita zer egunetan jarriko diren funtzionamenduan Donostiako Bulego Judizialeko eta Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Zerbitzu Erkide Prozesal Orokorra eta Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesala.

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia

2019an Bilboko Bulego Judizial Berria ezartzeko azterketa hasiko da.

2019/07/18 Viceconsejera de Justicia