Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Hobarien sistemaren ebaluazioa, segimendua eta kontrola egin ahal izateko behar beste informazio emateko eskatu Estatuko gobernuari, modu horretan, enpleguko politika aktiboen kalitatea eta efizientzia sustatu ahal izateko

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko uztailaren 18an, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritza Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Fátima Báñez Espainiako Enpleguko eta Gizarte Segurantzako ministroak adostu dute lankidetza-hitzarmena sinatuko dutela Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Euskal Autonomia Erkidegoarekin, informazio-trukeari buruzkoa. Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak Euskal Autonomia Erkidegoari, hilero eta telematikoki, langileei eta hobarien enpresa onuradunei buruzko informazioa jasotzen dituzten fitxategiak bidaliko dizkiote; horrela, enplegu-politika aktiboak eraginkorragoak izango dira. Informazio horren bidez, hobarien sistemaren ebaluazioa, jarraipena eta kontrola egin ahalko da. Aurrera pausuak emateko estatuko Gobernuarekin harremana mantentzen da.

 

 

2018/12/14 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/11/17: Lankidetza-hitzarmena sinatzen da Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren artekoa, informazioa trukatzeko.

2018/12/14 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/05/25: "Informazioa trukatzeko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokarraren, Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetza hitzarmena" koordinatzeko eta jarraipena egiteko Batzore Mistoa eratzen da.

2018/12/14 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea