Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Estatuak kudeatzen dituen kontribuziozkoak ez diren prestazio, subsidio eta pentsio guztien kudeaketa eta eskumena aldarrikatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Zubia Txostenaren jarraipena. Jaurlaritzak Zubia Txostena eguneratu du. Bertan langabeziaren prestazioaren kudeaketa ekonomikoaren transferentzia gauzatzea eskatzen da. Txosten honetan ere jasotzen da Euskadik 2010etik lan bitartekaritza eta enpleguko politika aktiboen kudeaketa burutzen duela. Txosten honen arabera, transferentzian langabeziaren gizarte prestazioen sistema, eta honen baitan dauden subsidio eta berariazko prestazioak gauzatu behar dira.

2018/12/13 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Hitzarmena, 2018ko otsailaren 7an sinatua, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoak sinatua, zeinaren bidez, salbuespenez eta denboran mugatuta, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari esleitzen baitzaio langabezia-babesa agortzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko programan jasotako laguntzak emateko eta ordaintzeko kudeaketa. 2018ko maiatzetik aurrera, langabezia-prestazioa amaitzen zaien pertsonen lanbide-prestakuntza eguneratzeko "prestatu" programako laguntzak bateragarriak izango dira DSBEarekin. Era berean, Enplegu eta Lan Gaietarako Aparteko XVI. Konferentzia Sektorialean erabaki da, salbuespen gisa eta denboran mugatuta, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari esleitzea "prestatu" programan jasotako laguntzak emateko eta ordaintzeko kudeaketa.

2020/01/20 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea