Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Laneko ikuskaritza-zerbitzuak indartu, eta kontratazio arloko irregulartasunak eta lan-iruzurra aurkitzeko ikuskaritza-kanpainak sustatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Euskadiko 2018ko Lan Ikuskapeneko Kanpainaren Planak bi zutabe nagusi izan ditu, alde batetik, langileen segurtasuna eta osasuna eta, bestetik, iruzurraren kontra borroka egitea eta langileen lan-baldintzak hobetzea. Aurreneko zutabean hauek sartzen dira: ezbehar maila berezia daukaten sektoreetako segurtasun-baldintza materialen gaineko lan-ildo espezifikoak; generoa kontuan hartzen duen lan-arriskuen prebentzioa; lan-zentroetako arrisku psikosozialak, eta prebentzio kontuetako azpikontratazioa/koordinazioa. Bigarren zutabean, kontratazio kontuak eta lan-denbora doaz, bai eta azpikontratazioa eta langileen legez kanpo lagapena, lanean gizon eta emakumeek berdintasuna izateko neurriak, eta desgaitasunen bat daukaten langileak laneratzea. Horrez gain, ikuskapen-plazak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ere bukatu dugu.

2018ko datuen arabera, guztira 21.360 jarduketa egin dira, hain artean 832 arau-hauste hautemanez eta 7.790 errekerimendu eginez. Gainera, 17.991 kontratu berrikusi dira eta 7.860 eraldatu dira.

2019/07/17 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Laneko Ikuskaritzak lan bizia egiten du legeari iruzur egiten zioten kontratuak aurkitzeko. Horren odnorioz.

- 2017an, 1.979 kontratu eraldatu ziren 15.105 kontratu berrikusi eta gero.

- 2018an 7.860 kontratu eraldatu ziren 17.991 kontratu berrikusi eta gero.

Beraz, 2019ko uztailan, 2019ko behin behineko datuak kontuan izanda, legeandi honetan legeari iruzur egiten zioten 12.000 kontratu baino gehiago erregularizatu dira.

2019/07/17 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea