Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Inklusio Plana (2017/2021) egin eta abian jarri

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak Gizarteratzeko Euskal Plana ezartzen du plangintzako tresna nagusi gisa.  Hortaz, Gizarteratzeko Euskal Plana 18/2008 Legeak arauz ezartzen duen eskakizun bat da; izan ere, 81. artikuluan xedatzen baitu planak –bost urtekoa izango da– era koordinatu eta globalean jasoko dituela administrazio eskudunen jarduera orientatu behar duten esku hartzeko eta jarduteko ildo eta jarraibideak, baztertuta dauden pertsonak gizarteratzea lor dadin. Plana, beraz, gizarte-bazterkeriaren prebentzioa eta tratamendua bultzatzeko erronkak eta lehentasunak ezartzen dituen politika publikoa da, eta EAEn gizarteratzeko eta laneratzeko prozesuak errazteko aldaketak eta jarduerak hartzen ditu bere barruan.  GAEP 2012-2016ren indarraldia bukatuta, plan horrek ezarritako helburu estrategikoen azken ebaluazioa egin da.  2017ko urriaren 30ean, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiari aurkeztu zitzaion Gizarteratzeko IV. Euskal Plana 2017-2021en aurrerapena, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareek planari ekarpenak egin diezazkioten.

2018/01/21 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018-03-27: Gobernu Kontseiluak 2017-2021 IV. Gizarteratzeko Euskal Plana onartzen du. Planaren gobernantza eta kudeaketa bermatzeko, egun dauden Erakunde arteko batzordea eta Departamentuarteko batzordea bat egingo dute. Bestetik, jarraipen eta sustapen teknikorako, Tekniko-Politiko izaera izango duen lan talde bat abian jarriko da, non Elkarrizketa Zibileko mahaiko ordezkaritza batek ere bat egingo duen beraiekin.

Berria
2018.eko otsailak 27
Gobernuak onetsi egin du 2017-2021 Gizarteratzeko IV. Euskal Plana
2018/06/25 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Lanbidek 10 milioi euro baino gehiago bideratzen ditu urtean gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak sortzea sustatzera eta horiei eusten laguntzera

2018/12/13 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/12/04

2018/12/13 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea