Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 6. Eusko Legebiltzarrari Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko proposamen integrala aurkeztu

Eremua: PERTSONAK
1 Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017ko maiatzaren 31n, Eusko Legebiltzarraren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Batzordeari DSBEaren aldaketa integralerako proposamena aurkeztu zitzaion, prestazioen sistema eguneratzeko eta hobetzeko eta, horretarako, antzemandako disfuntzioak zuzentzeko eta prestazioaren diseinua testuinguru sozioekonomiko berrira egokitzeko. Proposamenaren oinarrizko irizpideak honako hauek dira: - Familia-ikuspegiaren eta haurrekin lagunkoia den ikuspegiaren aplikazioan sakontzea, zehazki haurren pobreziari eta gizarte-bazterketaren belaunaldien arteko transmisioari aurre egiteko gaitasuna. - “Bizikidetza-unitatea” kontzeptua sinplifikatzea eta prestazioa kalkulatzeko sistema egokitzea eta, horretarako, bermatutako zenbatekoen nahikotasuna eta arrazionalizazioa ziurtatzea. - Gaur egun egoki babesten ez diren beharrei eta kolektiboei emandako arreta hobetzea. - Horietara jotzeko prozedurak antolatzea eta prestazioen kudeaketa eraginkorragoari bide ematea. - Identifikazio indibidualaren eta egoitza eraginkorraren kontrola hobetzea, bai eta aldi baterako iruzur-egoeren prebentzioan aurrera egitea ere. - “Eskubide bikoitza” kontzeptuan sakontzea eta, horretarako, enplegu-zerbitzuen laneko laguntza eta gizarte-zerbitzuen gizarte-laguntza sendotzea. - DSBEaren onuradunen lan-aktibazioa sustatzea eta, horretarako, euskal enpresen eta ekonomia solidarioaren inplikazioa bultzatzea - Enpleguaren hobariaren egitura-sistema sendotzea, pobreziaren tranpa saihestuko duena eta enpleguan pobreziari erantzungo diona.

2017/09/25 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018-04-27. Legebiltzarrean Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Lege proposamena aurkezten da. Gobernuak Lege-proposamena kontuan hartzeko irizpena adierazi du; izan ere, testu horrek prestazioa egungo premietara egokitu, sistema hobetu eta babeseko eta gizarte-kohesioko indizeak areagotu nahi ditu

Berria
2018.eko apirilak 27
Artolazabal: “Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen proposamena beste urrats bat gehiago da Euskadiren aurrerapen ekonomikoaren eta garapen jasangarriaren kohesiorako eta elkartasunerako”
2018/06/25 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Gobernuak EAJ-PNV eta PSE alderdiek Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema eguneratuko duen legea prestatzeko batera egin duten proposamena ospatu du (Gobernu Bilera 2018-05-22)

2018/12/13 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2019ko ekainaren 26an Diru Sarrerak Bermatzeko Lege proposamena tramitera onartzen du Eusko Legebiltzarrak.

2019/07/07 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea