Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Gizarte-eragileekin batera lan egin, lan-baldintzak hobetzeari begira. Ildo horretatik, konpromisoa hartzen dugu enpresetako prebentzio-ordezkariekin prestakuntza-ekintzak bultzatzeko, lan-istripuei buruzko erregistroak eta informazioa modernizatzeko –ikerketari argitasun handiagoa emate aldera–, eta gaixotasun profesionalak detektatu eta aitortzeko protokoloak garatzeko.

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak 2019ko dirulaguntza deialdi egin du, EAEko lantokietako edo enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate publiko nahiz pribatuei zuzendua (300.000€) (2019/04/30)

2019/10/31 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

125/2018 Dekretua, uztailaren 30ekoa, zeinaren bidez ezartzen baitira EAEko lantokietako edo
enpresetako prebentzio-ordezkariak trebatzeko oinarrizko prestakuntza ematen duten entitate
publiko nahiz pribatuak diruz laguntzeko programaren oinarri orokorrak, onartu da.

2019/10/31 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV-EHU) lankidetza hitzarmena sinatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan praktikak egiteko (2019/07/09)

2019/10/31 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Honako ekitaldi hauek antolatu dira edo ekitaldi hauetan parte hartu dugu: "Laneko Segurtasun eta Osasunari buruzko Nazioarteko Kongresua", Kolonbian ospatu dena (2018); "Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko IV. Biltzarra", Osalanen 25. urteurrenean (2018/11/14); Laboralia, laneko prebentzioaren eta ongizatearen arloko erreferentziazko azoka, segmentu horretan egindako azken aurrerapenak erakusten dituena eta Osalanek bere standarekin parte hartu duena (2019/03/27); Iberoamerikako Laneko Arriskuen Prebentzioko XI. Biltzarra, PREVENCIA 2019, zeinaren antolaketarako Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen eta Gizarte Segurantzako Erakunde Iberoamerikarraren arteko elkar ulertze-memoranduma sinatu dute (2019/05/07); "Emakumearen zeregina lan-arloan eta, batez ere, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren arloan" Jardunaldi Teknikoa, Kordobako Unibertsitateko Laneko Arriskuen Prebentziorako eta Osasun Publikorako Katedrak antolatua (2019/06/12); UPV/EHUren Udako Ikastaroen barruan Osalanek antolatutako Kurtsoak Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren inguruan: 2017: "Etorkizuneko erronkak, laneko arriskuen prebentzioaren arloan" (2017/07/20), 2018: "Prospektiba teknologikoa eta laneko arriskuen prebentzioa" (2018/06/20) eta 2019: "Zahartzea eta Laneko Arriskuen Prebentzioa" (2019/07/11) eta "Indarkeria eta Jazarpena Lanean NLE-aren mendeurrenean" (2019/09/05).

2019/10/31 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Harreman-memoranduma sinatzeko baimena onartu da, PREVENCIA 2019, XI Congreso Iberoamericano de Prevención de Riesgos Laborales izenekoa Bilbon antolatzeko, Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen eta Organización Iberoamericana de Seguridad Social delakoaren artean (2019/05/07)

2019/10/31 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

OSALAN eta PRL Innovación-en artean sinatutako lankidetza-hitzarmena, lan-baldintzak eta langileen segurtasun eta osasun baldintzak hobetzen lagunduko duten prebentzio-aukerak bilatzeko eta zabaltzeko helburu orokorrarekin. Hitzarmenak aurreikusten du ondoren gai eta puntu zehatzetan lankidetza-hitzarmen bereziak sinatzea.

Berria
2017.eko uztailak 11
Eusko Jaurlaritzak Osalan eta PRL Innovación-en arteko hitzarmena sinatuko du lan-arriskuen prebentzioen inguruan (Gobernu Bilera 2017-07-11)
2019/07/17 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

BASKEGUR-rekin, zur-sektoreko patroiarekin, kolaborazioko hitzarmen bat sinatu da. Sektore honen ezbehar-tasa altua izanda, hitzarmen hau apustu estrategikoa da.

2019/07/17 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

OSALAN-en Batzorde Nagusian 2017ko Ezbeharren Urteko Txostena aurkeztu zen, non urteko laneko istripuak eta gaixotasun profesionalei buruzko datuak agertzen diren.

2019/10/31 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea