Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 5. Gizarte-laguntzen erabilera egokia bermatu

Eremua: PERTSONAK
1 Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Aurkeztu dituzte Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriaren sistema eguneratzeko neurriak. “neurri horiei esker Lanbidek hobetu egingo du pobrezia eragozteko laguntzen kudeaketa, kontrola eta informazioa, baina, batez ere, prestazioa jasoko duten pertsonei tramiteak azkartzen lagunduko die".

2017/09/20 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Diru Sarrerak Bermatu eta Gizarteratzeko Legearen modifikaziorako textu artikulatu baten proposamena lantzen ari da, oinarritzak maiatzean aurkeztu ziren 15 neurriak hartuta.

2018/01/21 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Beharrezkotzat proposatu da zehapen-araubide berria ezartzea, prestazioa etetea edo bertan behera uztea ekar dezaketen ekintzak egokiro tipifikatzen eta mailakatzen dituena, bai eta zehapen ekonomikoak ekartzen dituena ere, edo beste motaren batekoak ere, prestazioa etetea edo bertan behera uztea zertan ekarri ez duena. Hori horrela, erreforma honen bidez DSBEaren araudi erregulatzailean Legeak aurreikusitako zehapen-araubidea prestazioak eskatzeko prozeduran arauak nahita hausten dituzten pertsonetara zabaltzeko xedapenak sartzeko aukera egon behar du, nahiz eta pertsona horiek une horretan horien onuradun ez izan.

2018/01/21 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Aztarna digitala ezartzen ari da, Lanbideren kudeaketa hobetzeko identifikazio-mekanismo gisa. Fase pilotua amaituta, eta Lanbideren 10 bulegotan egin den probarekin bukatu ondoren, 2019ko martxorako zerbitzua zabaltzea aurreikusten da

2018/11/28 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea