Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Gizarte-laguntzen eraginkortasuna hobetu, gizarteratzea erraztuz eta bazterketa kroniko bihurtzea saihestuz

Eremua: PERTSONAK
1 Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

DSBEaren diagnostikoan egiaztatzen da prestazioa kobratzen aldi luzeegiak egiten ote diren eta, ondorioz, bizitzeko modu egonkorra bilakatzeko arriskua ote dagoen. Hausnarketa horretatik abiatuta, egiaztatzen da neurriak antolatzeko beharra, batez ere prebentzio-neurriak, hura baliatzen denbora gehiegi ematen den aztertzeko. Hori horrela, DSBEa arautzen duen araudian etengabe jasotzeko denbora gainditu aurretik Lanbidek okupazio- eta lan-alternatiba bereziak eskaintzeko konpromisoa sartzeko proposamena egiten da. Konpromiso hori elkarrenganakoa izango da. Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren bigarren helburuak, laguntza-izaeraz gainera, DSBEaren onuradunen lan-aktibazioari bide ematea izan beharko du. Eremu horretan, enpresa-egituraren lankidetza funtsezkoa da, enpresa arruntean sortu behar baitira aukerak langabezia-egoeran dauden pertsonak laneratzeko. Zentzu horretan, honako proposamen hauek egin behar dira: - Txanda-kontratuetan aurreikusitako hobariak areagotzea, txanda-kontratua egiten dutenak DSBEaren hartzaile direnean eta/edo iraupen luzeko langabeak direnean. - Administrazio publikoen kontratazio-prozeduretan DSBEaren hartzaile diren eta/edo iraupen luzeko langabeak diren pertsonen kontratazioa nagusitu ahal izateko mekanismoak sartzea. - Kontratazio publikoan bereziki klausula sozialei buruzko araudia aldatzea. - Lehen Aukera, HEZIBI eta bestelako programak sendotzea eta, horretarako, DSBEaren hartzaileetara orientatzea.

2017/09/25 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Gizarteratzeko enpresen sorrera eta mantetzerako Lanbide 2,12 milioi eurotako dirulaguntza bideratzen du, 10,3 milioi eurorarte. (2017-10-24 Gobernu Kontseilua). (Maiatzean 8,2 milioi jarri ziren eta urrian 2.120.800 euro).

Berria
2017.eko urriak 24
Lanbidek 2,12 milioi euro bideratuko ditu laneratzeko enpresak sortzeko eta horiei eusteko laguntzetara, 10,3 milioi euro arte (Gobernu Bilera 2017-10-24)
2018/01/21 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

10,22 milioi euro laneratzeko enpresetan enplegua sortzeko eta horri eusteko (Gobernu Bilera 2018-02-27)

Berria
2018.eko otsailak 27
10,22 milioi euro laneratzeko enpresetan enplegua sortzeko eta horri eusteko (Gobernu Bilera 2018-02-27)
2018/03/22 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

33,7 milioi euro bideratuko dira desgaitasunen bat duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko sustatzera (Gobernu Bilera 2018-02-27)

Berria
2018.eko otsailak 27
Eusko Jaurlaritzak 33,7 milioi euro bideratuko ditu desgaitasunen bat duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko sustatzera (Gobernu Bilera 2018-02-27)
2018/03/22 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/10/24 Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartutako erabaki bat argitara emateko dena. Erabaki horren bitartez, baliabide ekonomikoak gehitzen dira Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioaren 1998ko urriaren 16ko Aginduan ezarritako laguntzak 2018ko ekitaldian finantzatzeko. Agindu horren bidez, hain zuzen ere, desgaitasuna duten pertsonak enplegu-zentro berezietan laneratzeko laguntza eta diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezartzen dira.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018005353

Berria
2018.eko urriak 23
Lanbidek 8 milioi euroan handitu ditu enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko laguntzak (Gobernu Bilera 2018-10-23)
2018/11/26 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/12/11: Gipuzkoa ko Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak protokolo bat sinatu dute gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko.

2019/01/22 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2019/12/18. Dirulaguntza-deialdia onartu da, 2019 ekitaldian Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jardueretarako Laguntza Unitateak Lanbideren bidez finantzatzeko. Euskal Enplegu Zerbitzuak, horretarako, 4.200.000 euro bideratuko ditu.

Berria
2018.eko abenduak 18
4,2 milioi euro enplegu-zentro bereziei Lanbideren bidez laguntza-unitateak finantzatzeko laguntzen deialdirako (Gobernu Bilera 2018-12-18)
2019/03/11 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/12/18: 2019. urterako gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak sortu eta horiei eusteko aurreikusten diren laguntzen deialdia onetsi da eta, horretara, 10.220.000 euro bideratuko dira.

Berria
2018.eko abenduak 18
Artolazabalek Gobernu Kontseiluari Lanbiden 2019an gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak sortu eta horiei eusteko aurreikusten diren laguntzen xehetasunak eman dizkio: 10,2 milioi euro (Gobernu Bilera 2018-12-18)
2019/03/11 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/12/18. Desgaitasunen bat duten pertsonak integratzeko neurri gisa laguntza duten enplegu-jarduketetarako dirulaguntza deialdia onartzen da. Zenbatekoa: milioi bat euro

Berria
2018.eko abenduak 18
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailak milioi bat bideratzen du desgaitasunen bat duten pertsonak integratzeko neurri gisa laguntza duten enplegu-jarduketetarako laguntzetara (Gobernu Bilera 2018-12-18)
2019/03/11 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2019/02/26: Enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko dirulaguntza deialdia. Zenbatekoa: 33,7 milioi euro

Berria
2019.eko otsailak 26
Lanbidek 33,7 milioi bideratu ditu enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko laguntzetara (Gobernu Bilera 2019-02-26)
2019/03/11 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea