Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta tramitatzeko prozesuak sinplifikatu eta normalizatu

Eremua: PERTSONAK
1 Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Diru-sarrerak bermatzeko errentaren sistema eta etxebizitzaren prestazio osagarria eguneratzeko neurriak aurkeztu dira. Neurri horien bidez, Lanbidek pobrezia saihesten duten, baina, batez ere, prestazioa jasotzen duten pertsonek erantzun azkarragoak izateko laguntzen kudeaketa, kontrola eta informazioa hobetuko ditu. (2017/03/22) Neurri horiekin kudeaketa hobetuko da: izapideak sinplifikatuko dira, informazioa hobetuko da eta hura hobeto kontrolatuko da, administrazioen arteko komunikazioa handiagoa izango baita. Hartzaileak izango dira onuradunak, kudeaketa zehaztasun handiagoz kontrolatuko da, eta gizarte osoa izango da onuradun.

Berria
2017.eko martxoak 22
Artolazabalek diru-sarrerak bermatzeko errentaren kudeaketa eta efizientzia hobetzeko beste neurri batzuk aurkeztuko ditu
2018/01/21 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Lanbide berritzeko eta modernizatzeko proposamen bat egin da. Proposamen horretan, prestazioen kudeaketa hobetzeari ere heltzen zaio. Proposamena Legebiltzarrean eztabaidatuko da.

2018/01/21 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Lanbideren web-orriak (www.lanbide.net) diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) interpretatzeko irizpideen dokumentua argitaratu du gaur.

Kasu bakoitzean legezko suposizioak zehaztean gertatzen den kasuistika aintzat hartzen duen gida publikoa da irizpideen dokumentua. Ildo horretan, erantzun zehatzak eskaintzen dizkie DSBEarekin eta EPOarekin zerikusia duten manu jakin batzuk interpretatzean sor litezkeen zalantzei.

Berria
2017.eko apirilak 07
Lanbideren webguneak diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) interpretatzeko zalantzei buruzko irizpideen dokumentua argitaratu du
2017/09/20 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Gobernuak EAJ-PNV eta PSE alderdiek Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema eguneratuko duen legea prestatzeko batera egin duten proposamena ospatu du (Gobernu Bilera 2018-05-22)

2018/12/13 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea