Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 8. Gizarte-ekonomiaren balioak eta printzipioak hedatu esparru guztietan

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Gizarte-ekonomiaren balioak eta printzipioak hedatzeko Derrigorrezko Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, unibertsitateetan eta orokorrean hiritarrentzat, hartzaile kopururik handiena lortzeko zein izango litzateke biderik egokiena zehazten ari gara.

2019/07/16 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Euskadiko Gizarte Ekonomia Europako Ekonomia eta Gizarte Lan Taldean parte hartu du, Euskadi elkarlanaren kooperatibismoan munduko erreferente gisa aurkeztuz.

Berria
2018.eko apirilak 11
Euskadiko Gizarte Ekonomia Europako Ekonomia eta Gizarte Lan Taldean.
2019/07/16 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

2018ko Foro Sozial Ekonomiko eta Globalean (GSEF) Euskadik gizarte-ekonomiaren alde eginiko apustua azpimarratu da.

2019/07/16 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Lan eta Justiziako sailburuak Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoko jarduerak aurkeztu ditu, “Kooperatibak, lan duinaren alde” goiburupean egingo den Kooperatiben Nazioarteko Eguna dela eta.

2019/07/17 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Lehendakariak eta Lan eta Justiziako sailburuak Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak antolatu duen Kooperatiben konpromisoa garapen iraunkorraren alde jardunaldian parte hartu dute, eta nabarmendu dute kooperatibek Garapen Jasangarrirako Helburuekin hartuta duten konpromisoaren garrantzia, kooperatiben mugimenduaren izateko arrazoiarekin, hau da, hazkunde ekonomiko jasangarria eta kalitatezko enplegua lortzeko ahaleginarekin, estu lotuta dauden helburuak izanik, beti pertsona izanda jardueraren ardatza (2019/07/11).

2019/07/31 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea