Ekimena 1. Gazteentzako enplegu-plan bat sustatu
![]() |
|
---|---|
8 | Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea. |
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna | ||
---|---|---|---|---|
Gazteen laneratzea sustatzea: Uztailean, hezkuntza-mundutik lan-mundura igarotzeko programa berriak, gazteak itzultzeko programak eta kultura ekintzailea sustatzeko programak jarriko dira abian. Programa horiekin batera, kontratazio-konpromisoa duten prestakuntza dualeko programak, eskualdeko eta tokiko planak, lehen aukera… eta abar ere baditugu. Helburua da 20.000 gaztek legegintzaldi honetan lehen lan-aukera eta -esperientzia eduki ahal izatea. |
2018/01/21 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Euskadiko hiru unibertsitateek, lanbide-heziketako zentro publikoen elkarteek, HETEL gizarte-ekimeneko lanbide-heziketako zentro pribatu-itunduen elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak esparru-akordioa sinatu dute, hezkuntza-eremutik lan-eremurako trantsizioa eta ikasle eta tituludunen artean ekintzailetza sustatzeko. Horretarako, bi programa diseinatu dira: “Hezkuntza-mundutik lan-mundurako trantsizioa” eta "Gazteen ekintzailetza”, eta, horietara, urtean, lau milioi euro bideratuko dituzte. 1.500 ikasle gaztek edo tituludunek, urtero, lan-munduan lehen aldiz sartu ahalko dira, eta, halaber, 150 proiektu ekintzaile sortzen lagunduko da.
|
2018/01/21 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2017/11/08: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateek, Confebaskek, ASLEk eta Konfekoop-ek lankidetza-protokolo bat sinatu zuten, euskal gazteak EAEn finkatuta dauden lan-zentroetara itzultzeko programari zabalkundea emateko. Aldeek adostu zuten gazteak itzultzeko programari buruzko informazioari zabalkundea ematea, enplegu-aukerak antzematen lankidetzan jardutea eta programak eskaintzen dituen aukeren inguruan interesa izan dezaketen pertsonen aurrean sustapen zuzena eta pertsonalizatua egitea. Horretarako, alde sinatzaileek beren giza baliabideak, informatikoak eta materialak izango dituzte.
|
2018/01/21 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2017ko abenduaren 28ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, txanda-kontratuak egiteko 2018ko ekitaldiko laguntzen deialdia onartu zuen. Deialdi horren xede diren laguntzak finantzatzeko, guztira 1.000.000 euro bideratutako dira. |
2018/01/21 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2017ko abenduaren 28ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, 2018. urtean gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdia onartu zuen. Deialdi horretan arautzen diren laguntzak finantzatzeko, 1.010.000 euro bideratutako dira. |
2018/01/21 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Enplegua sustatzeko tokiko ekintzak burutzeko 2017ko dirulaguntza deialdia. Zenbatekoa 22 milioi euro.
|
2017/10/27 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Gaztelan programa abian da 2017ko urritik 2018ko uztaila bitartean. Programa honen xedea lanik ez duten Sestaoko 120 gazteen lan munduratzea da. Zenbatekoa: 720.00€ (532.594€ Europako Gizarte Funtsaren gazten enpleguaren 2014-2020 programa operatiboaren bitartez eta 187.406€ udal aurrekontutik).
|
2018/01/21 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2017ko abenduaren 28ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, gazteak itzultzeko laguntzen 2018ko deialdia onartu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko lan-zentroetan gazteak kontratatzeko helburuarekin. Deialdi horretan arautzen diren laguntzak finantzatzeko, 1.770.000 euro bideratutako dira. |
2018/01/21 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Gazte Enpleguaren 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan lanik ez duten gazteen formakuntza eta kontrataziorako 2017rako dirulaguntza deialdia. Zenbatekoa 10.000.000€ |
2018/01/21 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2017-12-29 2018ko Errelebo kontratuetarako dirulaguntza deialdia. Zenbatekoa 1.000.000 euro |
2018/03/22 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2018-04-10: Diru-laguntzak zuzenduko dira 2018 honetan, Hezibi Programarako,lanbide-heziketako ikasleek edo langabezian dauden gazteek formazioa jaso dezaten lan ordaindu bat burutzen duten bitartean. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018002046 |
2018/06/18 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2018/05/12 Gobernu Kontseiluak gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko 2018rako laguntzen deialdia onartzen du. Lehen Aukera programa.
|
2018/06/27 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2018/06/27 Gobernu Kontseiluak toki-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntza deialdiak onartu ditu, Lanbide bidezko gazteen enpleguaren programa operatiboaren esparruan
|
2018/07/09 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2018-06-18 Lanbide k 8,2 milioi euro bideratuko ditu euskal enpresetan talentu berria sartzeko sustatzera, gazte langabeak kontratatzea sustatzeko lau ildoren bidez. Lehen Aukera, Gazte Itzulera, Txanda-kontratua eta atzerrian zentroak dituzten euskal enpresen kontratazioa.
|
2018/07/11 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena, unibertsitateko egresatuak lan-merkatuan sartzeak dituen ezaugarriei buruzko informazio-sistema bat garatzeko eta haiei begirako hezkuntza- eta enplegu-politikak garatzeko dena. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018005315 |
2018/11/26 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2018/10/23: Gaztelan Sestaon gazteen enplegua sustatzeko programaren bidez –udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Lanbidek sustatzen dute–, enplegurako prestakuntza-ikastaroetako 65 parte-hartzaile lan-egoera aktiboan daude
|
2018/11/26 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2018/10/31: Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2018-2020ko diru-laguntzen deialdia. |
2018/11/28 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2018/11/08: Eusko Jaurlaritzak Lanbideren bitartez eta Bilboko Udalak Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez abian jarri dute gazteei berariaz zuzendutako lehenengo Enplegu Plana. Horren helburua da askotariko profil profesionaletako 87 lanpostu sortzea, zuzenean Bilbao Ekintza udal sozietateak kontratatuko dituenak eta 12 hilabetez lansaio osokoak izango direnak.
|
2018/12/10 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2018/11/02: 2018-2020 aldirako diru-laguntzen deialdia onetsi da, Euskal Autonomia Erkidegoan trebakuntza gutxiko gazte langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak egiteko, beren gizarte- eta lan-aktibaziorako. Zenbatekoa: 1.497.750.- €, (378.000,00 2018an, 748.875.- € 2019an eta 370.875.-€ 2020an).
|
2018/12/13 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2019/12/18: Gazte Itzulera programa, non Erkidegoko lantokietan gazteak kontratatzera bideratzen diren 2019rako dirulaguntza deialdia onartzen da. Zenbatekoa: 1.770.000€
|
2019/03/29 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2019/12/18: Lanbidek bideratzen duen gazteen kontrataziorako Lehen Aukera programaren dirulaguntza deialdia: Zenbatekoa: 4 milioi euro.
|
2019/03/29 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2019-04-25 Deustuko Unibertsitatearen eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena, unibertsitateko egresatuak lan-merkatuan sartzeak dituen ezaugarriei buruzko informazio-sistema bat garatzeko eta haiei begirako hezkuntza- eta enplegu-politikak garatzeko dena. |
2019/05/17 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Diru-baliabide bideratzea, 2019ko ekitaldian, gazteentzako ikas-ekinezko HEZIBI programaren oinarri arautzaileak. Zenbatekoa 2,3 milioi euro (2019/05/21)
|
2019/06/25 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Eusko Jaurlaritzak gazteen itzulera sustatu eta horien kontratazioa bultzatzen du, epe mugagabez kontratatzen den pertsonaren soldataren %50 ordaintzeko laguntzen bidez (2019/06/12)
|
2019/06/25 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Gazte enplegurako programa eragilean, gazte-erakundeek gazteak kontratatzeko laguntzen deialdia 2019. Zenbatekoa: 6.500.000€ (2019/06/18) |
2019/07/02 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2019/027/02 Trebakuntza gutxiko gazte langabeen gizarte- eta lan-aktibaziorako prestakuntza-ekintzen inguruko 2019-2021eko dirulaguntzen deialdia onartzen da. Deialdiak 1.618.500,00 euro ditu. |
2019/08/07 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2019/07/02 Lanbideren eta Mondragon Unibertsitatearen artean unibertsitateko egresatuak enplegu-merkatuan txertatzeari eta horietan hezkuntza- eta enplegu-politiken garapenari buruzko informazio-sistema garatzeko lankidetza-hitzarmena. |
2019/08/07 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
2019rako txanda-kontraturako laguntzen deialdia argitaratzen da. Zenbatekoa: 1 M € (2019/07/02)
|
2019/08/07 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Gazte enplegurako 2014-2020 programa operatiboaren esparruan, gazteak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duena, 2019. urterako. Zenbatekoa: 6,5 milioi euro. (2019/06/18) |
2019/08/08 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
UPV/EHUko ikasleen% 85ek titulazioa lortu eta hiru urtera du lana (2019/07/15) |
2019/10/21 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea | ||
Mondragon Unibertsitatearen eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmena, lan-merkatuan sartzeari buruzko informazio-sistema bat garatzeko eta unibertsitateko ikasketak amaitu dituzten pertsonen hezkuntza- eta enplegu-politikak garatzeko. (2019/10/10) |
2019/10/21 | Enplegu eta Gazteriako sailburuordea |