Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Enpresen gizarte-erantzukizunaren kultura sustatu gure enpresetan. Horretarako, gardentasuna azpimarratuko da, gizarte-erantzukizuna garatze bidean enpresako estamentu guztien inplikazioa lortzeko tresna baita

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Gizarte Ekonomiaren zuzendaritzan etorkizun hurbilari begirako gogoeta-prozesu bat burutu da. Prozesu horren giltzarrietako bat enpresaren gizarte-erantzukizunari buruz hausnartzea da. Dagokien eragileekin harremanak izan ostean, 2018ko ekainean Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzaren Jardun Esparruak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dira.

2018/06/29 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen artean Enpresen Gizarte Erantzukizuna zabaltzeko
eta ezartzeko laguntza berrien 2018ko deialdia (100.000€). Honako jarduera hauek finantzatzera bideratu da:
- EGEari buruzko prestakuntza-metodologiak lantzea.
- Enpresetan EGEa ezartzea, GRI (Global Reporting Initiative) iraunkortasun-memoriak lantzearen bidez.
- Enpresetan EGEa aplikatzeak dituen onurak aztertzea eta zenbatzea, eta EGEaren kultura
zabaltzea, horretarako jardunbide egokiak identifikatuz.

2019/01/10 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea