Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 6. Langile autonomoei bultzada emateko politika sustatu

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017an,araudi berria indarrean egon baino lehen, Osalanek kanpaina bat bultzatu zuen kontingentzia profesionalen onurak azpimarratzeko langile autonomoentzat.

2019/12/10 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Gutxienez bi urte dituzten langile autonomoen erakunde intersektorialentzako laguntzen 2019ko deialdia, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarte-egiturak finkatzeko laguntzen barruan. Zenbatekoa: 80.000 euro.

2019/12/10 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Lan Autonomoaren Presazko Erreformarako Lege berriaren inguruan egindako proposamenak kontuan hartuta, langile autonomoak laguntzeko neurriak aztertzen ari dira. Euskal Autonomoen Elkartearekin eta Profesional eta Autonomo Langileen Elkartearekin bilerak mantendu dira.

2019/12/10 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea