Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Enplegu-politika aktiboen kalitatea eta eraginkortasuna ziurtatu

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Ebaluaziorako baliabideak areagotuko dituzten neurriak diseinatzen ari dira, erabaki publikoen prozesua hobetzeko, jarduketan berrikuntza sustatzeko eta, horrela, baliabideak erabiltzean eraginkortasuna sustatzeko. Helburua da ebaluazioaren irismena zabaltzea, jarduerara ez ezik, haren emaitzetara ere; horretarako, inpaktuaren, gogobetetzearen, eraginkortasunaren eta efizientziaren adierazleak sartu nahi dira, besteak beste.

2017/09/25 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018ko maiatzetik aurrera, langabeziagatiko babesa agortzen duten pertsonen lanbide-birkualifikaziorako “Prepara” programako laguntzak bateragarriak izango dira DSBEarekin. 2017ko irailaren 18an Madrilen egindako Enplegu eta Lan Gaien Sektoreko Aparteko LXVI. Konferentzian ere erabaki zen Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari (SEPE) emango zitzaiola “Prepara” programako laguntzak esleitu eta ordaintzeko eskuduntza, salbuespenez eta denbora jakin baterako.

2018/01/21 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Donostiako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Planak 209 lanpostu sortzea sustatu du

2018/12/15 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Bilboko 2018ko Enplegu Planek 654 lanpostu berri sortuko dituzte eta gazteen laneratzea lehenetsiko dute

2018/12/15 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Lanbidek 42 milioi euro bideratzen ditu enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzeko laguntzetara (Gobernu Bilera 2018-10-23)

2018/12/15 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Lanbidek 4,1 milioi euro bideratuko ditu ekintzaileak babesteko laguntzetara (Gobernu Bilera 2018-09-25)

2018/12/15 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/09/25: LanbideK Hezkuntza Sailari 20 milioi euroko kudeaketa-mandatu bat egin dio, lanean ari diren langileei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako.

2018/12/15 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/10/31: Kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2018-2020ko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duena.

2018/12/15 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea