Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Prestakuntza eta birziklatze profesionala sustatu

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017/11/28: Gobernu Kontseiluaren erabakia, Lanbidek, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin lankidetzan, lanean ari diren zein langabezian dauden Euskal Autonomia Erkidegoko langileen kualifikazio-premiei erantzuteko. Eskuragarri dauden baliabide publikoen eraginkortasunari eta haien erabileraren optimizazioari lotutako arrazoiak kontuan hartuta, Hezkuntza Sailari atxikita dauden Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen sarean profesionaltasun-ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza-ekintzen programazioa bultzatzen da. Hori kudeaketa-mandatu baten bidez egiten da, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 11. artikuluan xedatutakoaren esparruan. Horretarako, dagokion akordioa izenpetuko dute bi aldeek.  Kudeaketa-mandatu horretarako zuzendutako zenbatekoaren guztizkoa 8.098.655,82 euro da. Horietatik, 5.998.837,60 euro langabezian dauden langileei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako izango dira, eta 2.099.818,22 euro, berriz, lanean ari diren langileei zuzendutako prestakuntza-ekintzetarako.

Berria
2017.eko azaroak 28
Gobernu Kontseiluak baimendu egin du Lanbidek hezkuntza sailari langabezian dauden eta lanean ari diren langileentzako prestakuntza-programazioa egiteko egindako mandatua (Gobernu Bilera 2017-11-28)
2018/01/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2017-12-07 AKORDIOA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailaren artekoa, EAEko pertsona langabeentzako eta landunentzako nekazaritza, arrantza eta elikadura eremuetan prestakuntza-programazioa gauzatzeko. 354.994,50 euro.

EHAA xedapena
2017.eko abenduak 07
AKORDIOA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura Sailaren artekoa, EAEko pertsona langabeentzako eta landunentzako prestakuntza-programazioa gauzatzeko kudeaketa-gomendioari buruzkoa.
2018/03/22 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Enpresa eta unibertsitate eta heziketa profesionaleko zentroekin elkarlan estuan kualifikazio eta birziklatze profesionala sustatzen gabiltza, formakuntza duala eta erakunde eta enpresan praktikak bultzatuz.

2017/09/20 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat. Erabaki horren bitartez, zenbait diru-baliabide esleitzen dira 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak 2017an finantzatzeko, betiere laguntza horiek emateko prozedura arautzen duen Enpleguko eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduarekin bat etorriz.

2017/09/20 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Gaitasun profesionalak - profesionaltasun agiria -  lan esperintziaren bitartes edo ikasketa ez formales bitartez egiaztatzeko 2017ko deialdia abian da. Honen bidez, 22 profesionaltasun agiri eta lanbide heziketako 1.540 plaza asetuko dira.

Berria
2017.eko urriak 11
Ireki da lan-esperientziaren edo ikaskuntza informalen bidez lanbide-gaitasunak egiaztatzeko epea
2018/03/22 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/06/26 Gobernu Kontseiluak laguntza deialdiak onartu ditu enplegurako lanbide-prestakuntza ekintzak burutzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei zein landunei zuzenduak.

 

66 milioi euroko laguntza langabeentzako lanbide-prestakuntza ekintzak burutzeko, eta 29,8 milioi euro landunentzako lanbide-prestakuntza ekintzak burutzeko.

Berria
2018.eko ekainak 27
Lanbideren bitartez 96 milioi euro zuzendu ditu Eusko Jaurlaritzak langabeentzako eta landunentzako lanbide-prestakuntza ekintzak burutzeko
2018/07/09 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

17/07/2018: Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbideren eta EHU-UPVren artean unibertsitateko egresatuak enplegu-merkatuan txertatzeari eta horietan hezkuntza-politiken garapenari buruzko informazio-sistemaren inguruan lankidetza-hitzarmena sinatzeari

Berria
2018.eko uztailak 17
Kontseiluak oniritzia eman dio Lanbideren eta EHU-UPVren artean unibertsitateko egresatuak enplegu-merkatuan txertatzeari eta horietan hezkuntza-politiken garapenari buruzko informazio-sistemaren inguruan lankidetza-hitzarmena sinatzeari (Gobernu Bilera 2018-07-17)
2018/11/26 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/10/05: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Hezkuntza Sailaren artean hitzartutako kudeaketa-gomendioari buruzkoa, nekazaritza, elikagaigintza eta itsas arrantzako gaikuntzarako 2018-2020ko prestakuntza-programazioa egiteko, EAEko langile langabeei eta landunei zuzenduta.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018004866

2018/11/26 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018-10-31: Kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2018-2020ko diru-laguntzen deialdia.

2018/11/28 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Marokok Euskadin duen kontsularekin emakumeen inguruko eta enplegurako prestakuntzarekin zerikusia duten zenbait gai aztertzeko bilera (2019/01/29)

Berria
2019.eko urtarrilak 29
Artolazabal´ek Marokok Euskadin duen kontsularekin enplegurako prestakuntzarekin zerikusia duten zenbait gai aztertu ditu
2019/03/29 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Mendekotasunen bat dutenei arreta ematen dieten langileen lanbide-arauketa garatzeko prozedura landu da, Ministerioarekin kolektibo horrek akreditazioa lortzeko ezarritako epea luzatzea negoziatu ondoren; hasiera batean, akreditazioa lortzeko epea 2017an amaitzen zen. Eusko Jaurlaritzak gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko prozeduraren deialdiak 2022ra arte prestatu eta planifikatu ditu. (2019/03/06)

Berria
2019.eko martxoak 06
Artolazabal: “Zainketen profesionalen % 100ek bere lan-akreditazioa izango du 2022´ko abenduaren 31´n”
2019/03/29 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Proiektu Bereziak kudeatzeko oinarrizko eskuliburua argitaratzen da (2019/06/01) 2019an Proiektu Bereziak kudeatzen dituzten Lanbideko bulegoetako prestakuntza-teknikari eta erakundeei zuzenduta. Gizarteratzeko, laneratzeko edo enplegagarritasuna hobetzeko ekintza integralak dira Proiektu Bereziak, eta hainbat esku-hartze mota bateratzen edo koordinatzen dituzte. Proiektu hauen bitartez, prestakuntzarako ez ezik, lan-merkatuaren gainean orientatzeko eta prospekzioak egiteko ere ematen da finantzaketa, bai eta hartzaileen enplegagarritasuna hobetzeko ekintzak egiteko ere.

2019/07/02 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea