Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Elkarrizketa soziala sustatu, Elkarrizketa Sozialaren Organo Iraunkorra sortuta eta bultzatuta. Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek eta ordezkaritza zabalena duten sindikatu eta enpresaburu antolakundeen ordezkariek osatuko dute

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Gizarte Elkarrizketako Mahaiaren bileran, gizarte-eragileei Gizarte Elkarrizketako Organo Iraunkorraren oinarrizko ildoak aurkeztu zaizkie, sindikatuen eta enpresa-elkarteen arteko elkarrizketarako esparru egonkorra eskainiko duena. Gainera, beste hiru puntu nagusiei buruz hitz egin da, hau da, "Basque Industry 4.0" Industrializazio Plana, Enpleguaren Esparru programa eta Lanbide Heziketako Lege Proiektuan. Lan mahaian zenbait bilera egin dira.

Berria
2017.eko uztailak 18
Gizarte Elkarrizketako Mahaiaren bilera
2019/07/16 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

2018ko irailaren 27an, Lehendakariak eta Lan eta Justiziako Saiburuak bultzatuta, Eusko Jaurlaritzaren, Confebask-en, CCOO-en eta UGT-ren arteko akordioa lortu da Gizarte Elkarrizketarako Mahaian itun soziala sendotzeko eta elkarrizketa hirukoitza bideratzeko.

 

2019/07/16 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Onetsi da Euskal Autonomia Erkidegoan Elkarrizketa Sozialaren Mahaia sortzen duen Dekretua, Eusko Jaurlaritzaren eta ordezkaritza gehien duten sindikatu- eta enpresa-erakundeen arteko hirualdeko, topaketarako eta erakunde-partaidetzarako organo gisa.

Berria
2019.eko urtarrilak 15
Gobernuak Gizarte-Elkarrizketarako Mahaia sortzeko Dekretua onetsi du (Gobernu Bilera 2019-01-15)
2019/07/16 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Gizarte-elkarrizketarako Mahaia eratu da, eta Eusko Jaurlaritzak eta CCOO, UGT eta CONFEBASK gizarte-eragileek 2019 Lanerako Plana adostu dute.

Berria
2019.eko otsailak 11
Elkarrizketa Sozialaren Mahaia sortu da
2019/07/16 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea