Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Lan Harremanen Euskal Sistema indartu

Eremua: Oparotasuna
8 Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, enplegu vetea eta produktiboa nahiz lan duina sustatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzen 2018 deialdia, enpresaburuen elkarteei eta erakunde sindikalei diru-laguntzak emateko modua arautzen duena, enpresa-elkarteen eta sindikatuen giza baliabideen kualifikazioa haien jarduera-eremuen berezko gaietan hobetzera zuzendutako prestakuntza-planak garatzeko. Zenbatekoa: 710.000 euro.

2019/01/10 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

Zenbait bileratan parte hartu dugu eta Lan Harremanen Kontseiluaren eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen paper garrantzitsuarekin konpromisoa hartu dugu.

2019/01/10 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea

"Oñatiko Deklarazioa: Lan-harremanen eredu berritu baterako dekalogoa" aurkeztu da lanaren etorkizunari buruz egin den Nazioarteko Kongresuaren barruan, Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LNE) mendeurrena ospatzeko ekitaldietan.

Berria
2019.eko apirilak 11
Oñatiko Deklarazioa: Lan-harremanen eredu berritu baterako dekalogoa
2019/04/26 Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea