Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Lanbide-Enplegu Zerbitzu Publikoa berritu eta modernizatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Lanbide Modernizatzeko Plana egin da.  Hau dena biltzen du planak: - Arreta-eredua eta esku hartzeko eredua. - Orientatzeko, prestatzeko eta lan-merkatuan txertatzeko zeregina indartzeko aukera ematen duten tresnak ematen ditu, eta zailtasun gehien duen kolektiboari enplegua bilatzen laguntzea eta lanean txertatzeko banakako ibilbideak diseinatzea lehenesten du. Proposamen hori gizarte-eragileei eta eragile ekonomikoei aurkeztu zaie. Legebiltzar-taldeei ere aurkeztu zaie, proposamena Legebiltzarreko debate baten bidez izapidetuko baita.

2018/06/27 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Jakinarazpenen zerbitzuko MEZU app-ari esker Lanbideko erabiltzaileek denbora errealean ikusi ahal izango dituzte bidaltzen zaizkien mezuak.

Berria
2017.eko uztailak 24
“Nire DSBE” Internet erreminta berria, prestazio sozialak jasotzen dituztenek Lanbiderekin duten egoera kontsulta dezaten
2017/09/20 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2017/11/14an, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoarekin, eta, hitzarmen horren bidez, bi erakunde horiek langile bakoitzaren informazioa ematen duten fitxategiak bidaliko dizkiote Euskal Autonomia Erkidegoari, hilero eta bide telematikoz. Fitxategi horietan, hain zuzen ere, langile bakoitzari dagozkion kontingentzien kuoten likidazioak azaltzen dira, zeintzuei fitxategiak bidali aurreko hilabeteko onura aplikatzen zaien.

Berria
2017.eko uztailak 18
Artolazabalek eta Bañezek Gizarte Segurantzarekin eta Enplegu Zerbitzu Publikoarekin lankidetza-hitzarmena onetsi dute, informazioa trukatzeari buruzkoa
2018/01/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018-01-10 Auzitegi Konstituzionalak arrazoia eman dio Eusko Jaurlaritzari eta baliogabetu egin du iraupen luzeko langabeentzako  Estatu laguntza ezartzen zuen Errege Dekretua, “autonomia-mailako eskumenak hartzen zituela” ulertzen baitzuen. Lanbidek libreki kudeatu ahalko du enplegura jotzeko duen laguntzen sistema

Berria
2018.eko urtarrilak 10
Beatriz Artolazabal: “Euskadik hobeto kudeatu ahalko du enplegua Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren ondoren”
2018/03/22 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailak hitzarmena sinatuko du estatuko enplegu zerbitzuarekin, Euskadiko langabeek Prepara Planean sartzeko aukera izan ditzaten (Gobernu Bilera 2018-02-06)

Berria
2018.eko otsailak 06
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailak hitzarmena sinatuko du estatuko enplegu zerbitzuarekin, Euskadiko langabeek Prepara Planean sartzeko aukera izan ditzaten (Gobernu Bilera 2018-02-06)
2018/03/22 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/05/22: Legebiltzarrera igortzen da Lanbideren Eraberritzea eta Modernizatzea, bertan eztabaidatzeko.

2018/12/13 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2019/02/15: Akordio baten oinarriak ezarri dira, herritarrek SEPE ren zerbitzurik ez duten udalerrietan Lanbideko bulegoak erabiltzeko, SEPE ren bulegora bideratzeko leihatila funtzioak betetzeko.

2019/03/11 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Sansomendiko eta Lakuako gazteek, Vitoria-Gasteizen, Lanbidek sustatutako lan-orientaziorako planean parte hartzen dute (2019/05/15)

2019/06/25 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2.700 pertsonak beren lanbide-gaikuntza lan-esperientziaren bidez egiaztatu ahalko dute. Eusko Jaurlaritzaren bi deialdik lanbide-gaitasunak egiaztatzeko bide gisa esperientzia aitortzea arautuko dute eta hauetatik 500 plaza arreta soziosanitarioaren eremukoak baino ez

2019/06/25 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea