Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Enpleguaren 2017-2020 Plan Estrategikoa onartu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017/11/28an, Gobernu Kontseiluak ontzat eman zuen Enplegu Plan Estrategiakoa 2017-2020 berria. Plan hori funtsezkoa da Enpleguaren eta Suspertze Ekonomikoaren Aldeko Esparru Programa garatzeko. Enplegu Plan Estrategikoa 2017-2020en zehazten dira enpleguaren sustapenarekin lotutako zerbitzu eta programetan sailek dituzten lan-gidalerroak, betiere enplegua ikuskera zabalean hartuta, hain zuzen ere lana, hezkuntza eta sustapen ekonomikoari lotutako dimentsioak ere barne hartuz. Tresna horiek oinarrizkoak dira hazkuntza ekonomiko jasangarria lortzeko eta gizarte-egonkortasun eta -kohesiora iristeko. Helburu estrategiko zehatzak, berriz, bi faktore hauen eraginen araberakoak izango dira: alde batetik, egungo langabezia-tasa denboran zehar, 2020ko azkeneko hiruhilekoan %10etik beherakoa izan arte, murriztea eta, bestetik, 2017-2020 epean zehar 45.000 enplegu sustatzea honako hauen bitartez: enpresa berrien sorrera, enplegu-aukera gutxiago dituztenak kontratatzeko pizgarriak abiaraztea eta birgaitzearen sustapen publikoa enplegu-sorrerarako sektore intentsibo gisa. Bestalde, planean 20.000 gazterentzako lan-aukera eskaintzen da 2017-2020 aldirako.

2018/01/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Enplegu Plan Estrategikoa 2017-2020 bederatzi jarduera-esparru edo -ardatzen arabera egituratzen da: 1. A.: ETEak, Gizarte Ekonomia eta Tokiko Garapena; 2. A.: Ekintzailetza Sustatzea; 3. A.: Gazteen Enpleguaren Sustapena; 4. A: Enplegurako Prestakuntza; 5. A.: Laneratzeko Pizgarriak; 6. A.: Renove Birgaitze Programak; 7. A.: Enplegu Publikoa; 8. A.: Enpleguaren Kalitatearen Hobekuntza, eta 9. A.: Euskal Enplegu Sistemaren Hobekuntza. 9 jarduera-esparru horiek 35 jarduera-ildotan banatzen dira. Horiek zehazten dituzte ildo bakoitzaren esparruan garatu beharreko lehentasunezko ekimenak, eta haietan definitzen dira helburu estrategiko zehatzak eta helburu bakoitzari dagozkion segimendu- eta ebaluazio-adierazleak.  Funtsean hau dena lortzera bideratutako helburu estrategikoen multzo bat definitzen da: enplegua sustatzea, egoera ahulenean dauden pertsonei garrantzi berezia emanda; laneratzea sustatzea toki-garapenari eta gizarte-ekonomiari lotuta; enplegurako prestakuntza sustatzea; ekintzailetza era integralean sustatzea; zaharberritzearen sektorean enplegua sortzeko programak aktibatzea; enpresari lotuagoa dagoen hezkuntza-sistema batean sakontzea; enpleguaren kalitatea zaintzea eta, gainera, Lanbide-Enpleguaren Euskal Zerbitzuaren balio-ekarpena hobetzea euskal enplegu-politikaren tresna operatibo nagusi gisa.

2018/01/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

IZANGO DUEN ERAGINA:2017-2020 epe mugarako Planak aurreikusten dituen eragin nagusiak hauek dira: 45.000 sustatutako enplegu, babestutako 6.000 enpresa berri, lan aukera bat izan duten 20.000 gazte

2017/09/20 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Enplegu Plan Estrategikoa 2017-2020aren diseinuan partaidetza-prozesu bat egon da, gizarte-eragileek (sindikatu eta enpresek), beste instituzioek (foru-aldundiek eta udalek) eta enpleguaren arloari bereziki lotutako beste eragileek ekarpenak egiteko.

2018/01/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Ekintzaile diren pertsonei laguntzeko 2017ko dirulaguntza. 4,1 milioi euro.

Berria
2017.eko uztailak 26
Lanbidek 4,1 milioi euro bideratuko ditu pertsona ekintzaileei laguntzeko (Gobernu Bilera 2017-07-26)
2017/10/27 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Lanbide- Enplegurako Euskal Zerbitzuaren  kolaborazioarekin burutuko diren ekimen eta orientazio zerbitzuak garatzeko 2017ko diru-laguntza deialdia 2.996.250 eurotakoa izan da

2017/09/20 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Lanbide- Enplegurako Euskal Zerbitzuaren  kolaborazioarekin desabantaila egoeran dauden kolektiboetako pertsonei zuzenduko diren  ekimen eta orientazio zerbitzuak garatzeko 2017ko diru-laguntza deialdia 2.802.790 eurotakoa izan da.

EHAA xedapena
2017.eko uztailak 31
EBAZPENA, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan desabantaila-egoeran dauden kolektiboetako pertsonentzat enplegurako orientazio-ekintzak egin eta -zerbitzuak emateko laguntzen 2017ko deialdia argitaratzeko dena.
2018/01/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

HABEk eta Lanbidek hitzarmen bat sinatu dute langabeek euskara ikasi eta, horrela, euren enplegagarritasuna hobetu dezaten. 2017-2018 ikasturterako: 200.000€

Berria
2017.eko irailak 22
HABEk eta Lanbidek hitzarmen bat sinatu dute langabeek euskara ikasi eta, horrela, euren enplegagarritasuna hobetu dezaten
2018/01/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako proiektu berezien garapenerako laguntzen 2017ko ekitaldiko deialdia. 3.500.000€

EHAA xedapena
2017.eko urriak 05
EBAZPENA, 2017ko urriaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita lana duten langileei eta lana lortzeko edo hari eusteko zailtasunak dituzten pertsona langabeei zuzendutako proiektu berezien garapenerako diru-laguntzen 2017ko ekitaldiko deialdia.
2018/01/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Gizarteratzearen alde lan eginte dunte enpresen sorrera eta mantenua bermatzea bideratutako 2017ko dirulaguntza deialdiaren kredituak handitu dira. 2.120.822€

EHAA xedapena
2017.eko azaroak 02
EBAZPENA, 2017ko urriaren 26koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita laneratzeko enpresak sortzeko eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzen 2017rako deialdia finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoa aldatzea.
2018/01/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2017/11/28 Langabezi egoeran dauden langileei zuzendutako formazio ekimenak. Lanbidek Hezkuntza Departamentuari enkomienda bat egin dio. 5.998.837€

Berria
2017.eko azaroak 28
Gobernu Kontseiluak baimendu egin du Lanbidek hezkuntza sailari langabezian dauden eta lanean ari diren langileentzako prestakuntza-programazioa egiteko egindako mandatua (Gobernu Bilera 2017-11-28)
2018/01/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2017/12/05 Gasteizko 2017rako Enplegu Planak, Udalak sustatua eta Jaurlaritzak lagundua, 334 lanpostuen sorrera ekarriko du. 2.860.364€

Berria
2017.eko abenduak 05
Vitoria-Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak sustatutako 2017ko Vitoria-Gasteizko Enplegu Planak 334 enplegu sortzeko aukera emango du
2018/01/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2017/11/18 Enplegu Zentro Berezitzat hartutako enpresetan langile ezinduentzako enplegua mantentzeko laguntzak.2017ko deialdia. Guztira 38.943.700€  (hasierako 33.790.000 euroak gehi ondoren egin zen 5.153.700 eurotako zabaltzea).

2018/01/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2017-12-2017 35 urtetik gorako langabetuak atzerrian kokatutako euskal enpresetan kontratatzeko 2018ko dirulaguntza deialdia. Zenbatekoa 400.000 euro

EHAA xedapena
2017.eko abenduak 29
EBAZPENA, 2017ko abenduaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da euskal enpresen kanpoko lantokietan 35 urtetik gorako langabeak kontratatzeko 2018ko laguntzen deialdia.
2018/03/22 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2017-12-29 Enplegu zentru berezietan ematen den ekintza profesionalaren babeserako unitateentzat 2018ko dirulaguntza deialdia. Zenbatekoa: 4.600.000 euro

EHAA xedapena
2017.eko abenduak 29
EBAZPENA, 2017ko abenduaren 28koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateak 2018ko ekitaldian finantzatzeko laguntzen deialdia, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez onartua.
2018/03/22 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018-03-07 Gizarteratzeko enpresak sortu edo mantentzeko 2018ko dirulaguntza deialdia publikatzen da.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eus/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018001231

2018/06/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018-03/07: 2018 urterako zenbait diru-baliabide esleitzen dira 2001eko martxoaren 8ko 76/2000 eta 2001eko uztailaren 31ko 25/2001 enplegu-erregulazioko espedienteen eraginpean dauden langileentzako laguntza bereziak finantzatzeko, betiere laguntza horiek emateko prozedura arautzen duen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2012ko apirilaren 18ko Aginduarekin bat etorriz.

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eus/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018001232

2018/06/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

Maiatzaren 11ko 1451/1983 Errege Dekretuaren II. kapituluan eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzak 2018an finantzatzeko baliabide ekonomikoak, desgaitasuna duten pertsonen enplegua sustatzera bideratutakoak

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eus/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018001233

2018/06/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018-03-07: Zenbait diru-baliabide esleitzen dira Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzak 2018ko ekitaldian finantzatzeko. Agindu horrek oinarri arautzaileak ezartzen ditu, langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jasotzen dutenei Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan oinarritutako diru-laguntzak emateko, 1044/1985 Errege Dekretuaren 4.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

 https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/p43aBOPVWebWar/VerParalelo.do?cd2018001235

 

2018/06/18 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

201/06/12 langile langabeentzako kontratazio-konpromisodun prestakuntza-ekintzak egiteko diru-laguntzen deialdia argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoan Enplegurako Lanbide Heziketa arautzen duen maiatzaren 31ko 82/2016 Dekretuaren esparruan.

Berria
2018.eko ekainak 12
Lanbidek 3 milioi euro bideratuko ditu langile langabeei zuzendutako kontrataziorako konpromisoa duten prestakuntza ekintzetara (Gobernu Bilera 2018-06-12)
2018/06/27 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018/06/12 Argitara ematen da enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako 2018ko diru-laguntzen deialdia.

Berria
2018.eko ekainak 12
Gobernuak, Lanbideren bidez, 22 milioi euroren bidez sustatzen du toki erakundeek enplegua sortzeko proiektuak abian jartzea (Gobernu Bilera 2018-06-12)
2018/06/27 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018-06-18: Gobernu Kontseiluak euskal enpresetan talentu berria sartzeko sustatzera, gazte langabeak kontratatzea sustatzeko dirulaguntza deialdiak onartu ditu, besteak beste Txanda Kontratua sustatzeko programa. Milioi bat euroko diru partida bat bideratu da.

Berria
2018.eko ekainak 18
Lanbidek zortzi milioi euro bideratu ditu gazte kualifikatuak eta egokitzeko gaitasuna duten gazteak kontratatzen dituzten enpresetara
2018/07/11 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea

2018-06-18: Gobernu Kontseiluak euskal enpresetan talentu berria sartzeko, gazte langabeak kontratatzea sustatzeko hainbar dirulaguntza deialdi onartu ditu. Besteak beste, atzerrian lan-zentroak dituzten euskal enpresek 35 urtetik beherako langabeak praktiketan kontratatzeko programa, 400.000€ bideratzen direlarik.

2018/07/11 Enplegu eta Gazteriako sailburuordea