Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Hezkuntza-azpiegitura berriez hornitu, eta daudenak handitu

Eremua: PERTSONAK
4 Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea.
Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Hezkuntza Azpiegituren Plana: 193 ekintza 2014-2018 aldian; plan horretan, malgua denez eta unean-uneko beharretara egokitzen denez, ekintza berriak sartu dira, 45 milioi euroko balioarekin.

 

2018/07/11 Viceconsejera de Administración y Servicios

Plan hori gauzatuta, ikasgela modularrak modu esanguratsuan murriztea lortu da, eta, hala, 107tik 46ra pasa dira. 2017-2018. ( aribidean dauden lanekin lotutakoak) .

 

2018/07/11 Viceconsejera de Administración y Servicios

Bilboko Iruarteta HLHIko eta Gasteizko Errekabarri HLHIko obren hasiera, 4,8 eta 6,2 milioi eurogatik hurrenez hurren.

Aldaialdeko egikaritze-proiektua lantzen amaitu da.

2018/12/27 Viceconsejera de Administración y Servicios

Alkiza, Lemoiz eta Oikiako eskola txikietako obren hasiera

 

2018/12/27 Viceconsejera de Administración y Servicios

Bilboko Pagasarribide  eta San Adrian BHIetako eta Urdulizko Elortza HLHIko instalazio berriak abian jartzea.

2018/12/27 Viceconsejera de Administración y Servicios

2018ko udako oporraldian ikastetxe publikoak egokitzeko 313 obra egin dira. Obra txikiak egiteko 5 milioi euro bideratu dira.

2018/12/27 Viceconsejera de Administración y Servicios

Zabalganako Institutua handitzeko egindako lanen inaugurazioa, 2018ko uztaila, 8,1 milioi euroko inbertsioarekin.

2018/12/27 Viceconsejera de Administración y Servicios

2018-12-12. Titulartasuna kooperatiba edo fundazio moduan duten itunpeko sareko ikastetxetan inbertsioak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia erabaki da (HEZKOOP-2018).

Berria
2018.eko uztailak 17
12,8 milioi euro HEZKOOP-2018 deialdirako (Gobernu Bilera 2018-07-17)
2018/12/27 Viceconsejera de Administración y Servicios

Derio BHI, Muskiz BHI, Salburua BHI eta Tolosako Orixe BHIetan eraikin berriak egiteko eta  Zumaia BHI handitzeko proiektuak hasi dira.

2018/12/27 Viceconsejera de Administración y Servicios

2018-12-26. EE-ren eta Hezkuntza sailaren artean Hezkuntza-azpiegitura eta ikastetxeetan eraginkortasun energetikoa hobetzeko lankidetza-hitzarmena.

2019/04/28 Viceconsejera de Administración y Servicios

2019-02-26. Leioan institutu berria eraikitzeko proiektua onetsi da.

Berria
2019.eko otsailak 26
Hezkuntza Sailak Leioan institutu berria eraikitzeko proiektua onetsi du
2019/04/28 Viceconsejera de Administración y Servicios

2019-02-28. 3,3 milioi euroko inbertsioa egin da Urdulizko Elortza ikastetxe publikoa handitu eta zaharberritzeko lanetan

Berria
2019.eko otsailak 28
Cristina Uriartek Urdulizko Elortza ikastetxe publikoaren eraikin berria bisitatu du
2019/04/28 Viceconsejera de Administración y Servicios

 2019-03-01.Barakaldoko El Pilar ikastetxe publikoak prest dauka gimnasio estali berria.

Berria
2019.eko martxoak 01
Barakaldoko El Pilar ikastetxe publikoak prest dauka gimnasio estali berria
2019/04/28 Viceconsejera de Administración y Servicios