Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Zuzendaritza-taldeen lidergoa, egonkortasuna eta jarraitutasuna sustatu, eta ikastetxe autonomian irmoki aurrera egin

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

EBAZPENA, 2018ko apirilaren 30ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena; honen bidez, Hezkuntza Sailaren mendeko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoei deialdi egiten zaie ikastetxe publikoen barne‐antolamendua berriztatzeko proiektuan parte hartzeko (HAUSPOA).

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

Ebazpena, 2018ko apirilaren 24koa, 2018-2019ko eta 2021-2022ko ikasturteen arteko aldian EAEko ikastetxe publikoetan zuzendari aritzeko merezimendu-lehiaketa bidez hautatutako zuzendarien Hasierako Prestakuntza Programaren deialdia egiten duena.

2018/07/16 Hezkuntza sailburuordea

DEKRETUA, ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko prozedura eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko prozedura arautzen dituen dekretuaren bigarren aldaketari buruzkoa; izapidetzen ari da, ikastetxe publikoetako zuzendaritza-sareen ekarpenekin.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Hezkuntzako sailburuordearen ebazpenaren argitalpena, ikastetxe publikoetako zuzendaritzen izendapena urtebetez luzatzen duen horrena, eta BIHE eta Sarean ikastetxe publikoetako zuzendaritza-sareekin egindako kontraste bilkuraren ostean egindako aldaketaren argitalpena.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Zuzendaritza-taldeen prestakuntza zonakako Berritzeguneetako mintegietan. Berritzegune Nagusiaren eskutik zuzendaritza-taldeen prestakuntza.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

Zuzendaritza proiektuak dituzten zuzendaritza-taldeen laguntza, jarraipena eta prestakuntza-ebaluazioa egitea eta Hezkuntzako Ikuskaritzari amaiera ematea.

2017/10/27 Hezkuntza sailburuordea

2017-12-13. 262/2017 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko prozedurari buruzko dekretua hirugarrenez aldatzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendari-karguaren berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko Dekretua aldatzen duena.

EHAA xedapena
2017.eko abenduak 13
262/2017 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko prozedurari buruzko dekretua hirugarrenez aldatzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendari-karguaren berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko Dekretua aldatzen duena.
2018/06/20 Hezkuntza sailburuordea

18-19 Ikasturtearen Ikastetxe publikoetako zuzendaritza taldeekin Batzarra.

2019/01/06 Hezkuntza sailburuordea

"Kalitatea hezkuntzan" sarean barnean dauden ikastetxeekin "Aurreraka" izeneko esperientziaren ezarpena.

2019/01/06 Hezkuntza sailburuordea

Ikastetxe publikoetako zuzendaritzen HEIZE sarearekin hiru hilean behin koordinatzea.

2019/01/08 Hezkuntza sailburuordea

Berritzeguneen mintegietan ikastetxeetako zuzendaritzei prestakuntza emateko saioak antolatzea, ikasturte osorako interesagarriak izango diren gaiekin eta aipatutako mintegi guztietan errepikatuko direnak.

2019/01/08 Hezkuntza sailburuordea