Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Ikasle-ohien kolektiboa lan-merkatuan sartzea bultzatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Aurreikuspenen arabera, 2017-2020ko Enplegurako Plan Estrategikoan, 2017ko ekainaren 28an aurkeztua, aurrera eramango diren jarduerak, ikasketak bukatu dituzten unibertsitate-ikasleak lan-mundura txertatze aldera.

2017/10/20 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

BERCetan sortutako i + D + i dela-eta ekintzailetza sustatzeko jarduera bat ekintzailetza-planean sartzea.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2017an, graduko 1.502 ikaslek eskaera aurkeztu zuten Unibertsitateetan hezkuntza-arlotik lan-arlora igarotzeko programan parte hartzeko; horietatik 750 hautatu ziren lan-munduko lehen esperientzia praktikoa izan zezaten. 2018an 850 beka eskainiko dira.

2018/12/21 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2017an, Ekintzailetza Beken Programan 189 proiektu aurkeztu dituzte enpresa-tailerrak garatzeko eta unibertsitate-zentroetan sortutako enpresa berriak sustatzeko; horietatik 76 hautatu ziren proiektuak abian jartzeko.

2018/12/21 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2017-2020ko aldirako Enplegu Plan Estrategikoaren barruan (ikasketak bukatu dituzten unibertsitate-ikasleei bideratuta dago), 2018ko lehen seihilekoan Lehen Aukera Programa abian jartzeko asmoa dago, graduatutako ikasleak eta hezkuntza-trantsizioaren bekaren onuradunak laneratzen laguntzeko.

2018/12/21 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Unibertsitateetan Hezkuntzatik lan-mundura trantsizioa egiteko 2018. Urteko programaren 850 beka deitzea, 1.7000.000 euroko finantzazioarekin.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2018. urterako Ekintzailetzarako Beken Programaren 75 beka deitzea, 450.000 euroko finantzazioarekin.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Lan-munduan lehen esperientzia praktikoa izan dezaten ikasleei 966 beka ematea 2018. urtean, lan-mundurako hezkuntza-trantsizioa programaren bidez unibertsitateetan eta 1.893.000 euroko finantzazio batekin.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Enpresa-tailerretako proiektuak gauzatzeko eta ekintzailetza-beken programan unibertsitate-zentroetan sortutako enpresa berriak sustatzeko ikasleei 75 beka ematea 2018. urtean, 450.000 euroko finantzazioarekin.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Lan-munduan lehen esperientzia praktikoa izan dezaten ikasleei 850 beken deialdia 2019. urtean, lan-mundurako hezkuntza-trantsizioa programaren bidez unibertsitateetan eta 1.700.000 euroko finantzazio batekin

2019/10/24 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Enpresa-tailerretako proiektuak gauzatzeko eta ekintzailetza-beken programan unibertsitate-zentroetan sortutako enpresa berriak sustatzeko ikasleei 75 beken deialdia 2019. urtean, 450.000 euroko finantzazioarekin

2019/10/24 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea