Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Euskal Unibertsitate Sistemaren barruko unibertsitateen eta Euskadiko administrazio publikoen, enpresen eta bestelako eragile ekonomiko eta sozialen arteko harremanak bultzatu, prestakuntzan eta ezagupenaren transferentzian

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2022rako unibertsitate eta enpresaren arteko Euskal Estrategiaren definizioa, aurkezpena eta garapena; izan ere, ekimen honi erantzuna ematera bideratzen ditu jarduerak. Estrategia horrek bi helburu nagusi planteatzen ditu: bikaintasun zientifikoari eta enpresa-eremuan aplikatzeari lotutako ezagutza sortu eta transferitzea eta gaitasun handiak eta osagai bat enpresa-eremuaren premiei aplikatuta eta egokituta izango duen giza kapitala eratzea.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Euskadiko Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako unibertsitate heziketarako Klusterra eratu da bi helburu nagusiekin: (1) Unibertsitate/ikerketa eragileen eta enpresen arteko aliantza egonkorrak sortzea, beren arteko lankidetza eta berrelikadura segurtatzeko eta, hartara, ezagutza sortu eta transferitzeko, baita Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntza politikei buruzko informazioa partekatzea ere; (2) Graduko prestakuntza eta gradu ondoko bizitza osoko prestakuntza eskaintzak garatzea, erantzun eraginkorrak eman eta moldakortasun handia eta enplegagarritasun handia duten profesionalak prestatzeko.

Euskadin finkatutako Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako Eskola eta Fakultateek ez ezik, Klusterrean parte hartuko dute CONFEBASK Euskadiko Enpresarien Konfederakuntzak eta Industria 4.0ko Gidaritza Taldeak, azken hau Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza planean integratuta. 

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategia abian jartzea honako ekintza hauek garatuz: (1) bilerak enpresekin eta enpresa taldeekin Sailaren unibertsitate-enpresa arloko politika zabaltzearren –honako hauek, besteak beste: 2017ko uztailean Arabako enpresaburu nagusiekin; 2017ko irailean Confesbask elkartearen prestakuntza-taldearekin; irailean KPMG aholkularitza-enpresarekin–; (2) Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako unibertsitate-prestakuntzaren 4Gune klusterra sortzea, (2) Automotive Intelligence Center-en unibertsitate-enpresa ikasgela abian jartzea, eta (3) aipamen dualei buruzko Unibasq Protokoloa abian jartzea.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Unibasq agentziak 2018ko maiatzean aipamen duala 22 unibertsitate-titulaziori (15 gradu eta 7 master) 2018-2019ko ikasturterako ezagutu izana.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

4gune Klusterrak Hannover Messeko (Alemania) Industria 4.0 ferian 2018ko apirilean parte hartu izana, unibertsitate eta enpresaren arteko euskal estrategia aurkezteko.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

4gune Klusterrak University Industry Interaction Conferencen (London) 2018ko ekainean parte hartzea, unibertsitate eta enpresaren arteko estrategia aurkezteko eta praktika onenari ematen zaion saria lortzeko.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Unibertsitate-Enpresa ekintzetarako ikerketa eta berrikuntza teknologikorako proiekten garatzeko diru-laguntza deialdia zabaltzea.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Euskal unibertsitate-sistemako hiru unibertsitateei eta Euskampus fundazioari lau diru-laguntza zuzen, 525.000 €ko guztizko zenbatekoan, emateko erabakia azaroan onartzea, 2022rako unibertsitate eta enpresaren arteko euskal estrategian jarduerak sustatzeko, ondoren zehazten diren kopuruekin: EHU (200.000 €); Deustuko Unibertsitatea (150.000 €); Mondragon Unibertsitatea (125.000 €); Euskampus Fundazioa (50.000€).

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Unibasq agentziak aipamen duala 2 unibertsitate-titulaziori ezagutzea 2019-2020ko ikasturterako 2018ko irailean.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Lehendakariak Prestakuntzarako 4Gune Klusterrak lortutako emaitza nagusiak gizarteari aurkeztea. Ondorengoak dira: (1) Zientzia, Teknologia eta Ingeniaritzako unibertsitate-zentroen ikerketa-gaitasunen mapa sortzea; (2) Cocreatino Hubs lankidetza-espazioen garapena; (3) 4gune.eus weba sortzea; (4) enpresa + unibertsitateko lehen AIC gela martxan jartzea.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Unibertsitate + enpresaren garapena ardatza 2019-2022rako unibertsitate-sistemaren planean sartzea. Beharrezko erronka da eta sozialki konprometitzen diren gaitasun handietako pertsonak prestatzeko gero eta handiagoa den gizarte-eskaerarekin batera doa.

2019/01/17 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Lehendakariak Enpresa + Unibertsitatea AIC gela martxan jartzeko prozesua gizartean aurkeztea. 2018-2019ko lehen ikasturte honetan, 328 unibertsitate-ikasle ari dira egiazko enpresa-arazoak konpontzeko prozesuan parte hartzen.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/50405

2019/06/04 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea