Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Prestakuntza- eta jakintza-klusterrak sortzea bultzatu, Zientzia, Teknologia eta Ikerkuntzako 2020ko Euskal Planarekin bat etorrita

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

RIS3-Euskadiko 4.0 Industria Pilotatzearen Taldearekin lerrokatutako Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiako lehen klusterra osatzea, 2022rako unibertsitate eta enpresaren arteko euskal estrategiaren barruan. Aurreikuspenen arabera, 2017ko uztailean egin da klusterra eratzeko lehen bilera.

2017/10/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2017.eko azaroak 15ean, 4Gune Klusterraren bilera, Unibertsitatea-Enpresa Estrategia bultzatzeko.

Berria
2017.eko azaroak 15
4Gune Klusterraren bilera, Unibertsitatea-Enpresa Estrategia bultzatzeko
2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Ingeniaritza, Zientzia eta Teknologiaren Prestakuntzako 4Gune klusterra sendotzea, RIS3-Euskadiko Industria 4.0 Pilotatze Taldearekin bat etorriz, Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategiaren barruan. 2017ko uztailaren 20an egin zen klusterra eratzeko bilera. Hurrengo bileretan, 2017ko azaroaren 15ean eta 2018ko otsailaren 13an, honako hau landu da batez ere: (1) klusterraren aurrerapenak kluster-eredua zehazteari dagokionez, (2) Basque Industry 4.0 pilotaje-taldearekiko elkarrekintza, (3) unibertsitate-zentroen gaitasunak mapatzea eta (4) klusterraren 2018-2019ko aldirako bide-orria.

2018/06/18 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

4Gune Klusterraren eta Basque Industry 4.0. pilotatze-taldearen artean hilero bilerak egitea, era koordinatuan lan egiteko.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Lehendakariak gizarteari Prestakuntzarako 4Gune Klusterrak lortutako emaitza nagusiak aurkeztea. Ondorengoak dira: (1) Zientzia, Teknologia eta Ingeniaritzako unibertsitate-zentroen ikerketa-gaitasunen mapa sortzea; (2) Cocreation Hubs lankidetza-espazioen garapena; (3) 4gune.eus weba sortzea; (4) enpresa + unibertsitateko lehen AIC gela martxan jartzea.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Prestakuntzarako 4Gune Klusterrak lortutako emaitza nagusiak aurkeztea. Ondorengoak dira: (1) Zientzia, Teknologia eta Ingeniaritzako unibertsitate-zentroen ikerketa-gaitasunen mapa sendotzea: Industria 4.0ko 50 kategorietan balioa eransteko gaitasuna duten 222 ikerketa gaitasun mapeatu dira; (2) Cocreation Hubs lankidetza-espazioen sendotzea; (3) enpresa + unibertsitateko lehen AIC gela sendotzea

2019/10/24 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea