Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 1. Unibertsitate-prestakuntzan eta ikerkuntza-karreran beka- eta laguntza-programen alde egiten jarraitu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

BEKA OROKORRA, GARRAIO BEKA ETA BIKAINTASUN BEKA. Joan den urteko hornikuntza ekonomikoak jarraitzen du: 26.000.000€;

Hobekuntzak eta aldaketa tekniko edo formalak sartzea 2017-2018ko ikasturterako beka-deialdia egiteko prozesuan, eskaeren kudeaketa hobetzeko

2017/10/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

IKASIKER LANKIDETZA BEKAK: 2016/2017ko ikasturtean bezala, 160 beka deitzen dira eta deialdiaren guztizko zenbatekoa- 320.000 €- ez da aldatzen. Batetik hirura igo da talde bakoitzak bere gain har ditzakeen proiektuen kopurua, joan den ikasturtean, eman ziren arren, ez baitziren deitutako plaza guztiak bete.

2017/10/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

IKERKETA BEKAK: lau urtetan doktoretza-aurreko laguntzak eta hiru urtetan doktoretza-ondoko laguntzak finantzatzeko behar den aurrekontu-ahalegina egiten da; urtero behar direnak berritzen dira eta 100 bat doktoretza-aurreko beka eta 25 bat doktoretza-ondoko beka deitzen dira deialdi bakoitzean. Pertsonal ikertzaile doktorearen hobekuntzarako deialdietan, doktoretza-ondoko kontratuak Zientzia, Teknologia eta Berriztapenaren legearen 22. artikulura egokituko dira.

2017/10/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

8,76 milioi euro pertsonal ikertzailea, doktoretza-aurreko kontratuen bidez (2017-06-01eko EHAA), prestatzeko erabiltzea.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2,80 milioi euro pertsonal ikertzaile doktorearen, doktoretza-ondoko kontratuen bidez, hobekuntzarako (2017-06-26ko EHAA) erabiltzea.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2017-ko deialdia egiten baita Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programa aplikatzen den zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako. Kopurua: 175.000 eurokoa.

EHAA xedapena
2017.eko urriak 16
AGINDUA, 2017ko urriaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Ikertzaileak Prestatzeko Doktoretza-aurreko Programa aplikatzen den zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako.
2018/06/18 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Ikerketa-zentroetan egonaldiak egiteko laguntzetarako 2017-ko deialdia, bi helburu hauek betetzeko: batetik, I+G+b zentro eta erakundeetako ikertzaileen eta unibertsitateko irakasleen mugikortasun geografikoa bultzatzea, eta, bestetik, ikertzaile-taldeen lehiakortasuna eta gaitasuna hobetzea. Kopurua: 120.000 eurokoa.

EHAA xedapena
2017.eko urriak 09
AGINDUA, 2017ko urriaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, ikertzaile doktoreentzako mugikortasun-programarako deialdia egiteko dena.
2018/06/18 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

261/2017 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautu eta sari horren Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2017ko deialdia. Zenbatekoa: 42.000 euro.

EHAA xedapena
2017.eko abenduak 14
261/2017 DEKRETUA, abenduaren 5ekoa, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautu eta sari horren Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2017ko deialdia egiten duena.
2018/12/21 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

8,51 milioi euro bideratzea pertsonal ikertzailearen prestakuntzara, doktoretza aurreko kontratuen bidez (2018-05-21eko EHAAn argitara emandako deialdia).

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2,69 milioi euro bideratzea pertsonal ikertzaile doktorea hobetzera, doktoretza ondoko kontratuen bidez (2018-06-12ko EHAAn argitara emandako deialdia).

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2018ko maiatzean Ikasiker bekak deitzea, 2018/09/01etik 2019/09/30era arteko aldirako eta 320.000 euroko hornikuntzarekin.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2018ko irailean 1.200.000 € gehiago  eman dira 2017-2018ko ikasturtean unibertsitate- eta goi mailako beste ikasketa batzuk egiteko beketarako.

2019/01/08 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

BEKA OROKORRA, GARRAIO BEKA ETA BIKAINTASUN BEKA. Joan den urteko hornikuntza ekonomikoko aurreikuspena 480.000 eurotan gehitu da, 26.480.000 eurotakoa delarik.

 

2019/01/08 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

IKASIKER LANKIDETZA BEKAK: 2017/2018ko ikasturtean bezala, datorren ikasturterako, 2018/2019, 160 beka deitzen dira eta deialdiaren guztizko zenbatekoa- 320.000 €- ez da aldatzen.

2019/01/08 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

IKERKETA DIRU-LAGUNTZAK: doktoretza aurreko laguntzak lau urtetan eta doktoretza ondokoak hiru urtetan finantzatzeko behar den aurrekontuari eusten zaio, urtero behar direnak berritzen dira eta doktoretza aurreko 100en bat beka berri eta doktoretza ondoko 25en bat beka berri deitzen dira deialdi bakoitzean. Bi programen diru-laguntza berrien barruan lerro espezifiko bat gehitzen da, neutronikan eta partikulen azelerazioan oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua sustatzeko.

2019/01/08 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

St Antony's College Oxfordeko Unibertsitateko St. Antony’s College-ko ikertzaile bisitarientzako, ikerketarako egonaldi bat egiteko diru-laguntza emateko deialdia.

2019/01/08 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea