Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 4. Nazioarteko lankidetza babestu Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten unibertsitateen artean, bai eta haien eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskal Sareko gainerako eragileen artean ere

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Europako Batzordearekin elkarlanean aritzea Euskal Unibertsitate Sistema indartzeko: Europako Batzordeak Euskadi aintzatetsiko du 2018ko lehen seihilekoan, Unibertsitate eta Enpresaren arteko 2022rako Euskal Estrategiagatik, Europar Batasuneko eskualde eta herrialde guztien artetik, baita Eusko Jaurlaritzak Euskal Unibertsitate Sistemako hiru unibertsitateekin eta Confesbask elkartearekin batera bultzaturiko unibertsitate-eredu berria ere, «jardunbide egoki» gisa.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

ERRONKA programa abian jarri da. RIS3 eta ZTBP 2020ren esparruko programa estrategiko horrek elkarlaneko proiektuak pentsatzeko eta antolatzeko aurretiko fasea unibertsitate-sistematik lagundu nahi du, Europako deialdietan aurkez ditzaten.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

ERRONKA programaren bidez euskal unibertsitate-sistemako hiru unibertsitateei 1.250.000 euroko finantzazioa ematea, ondorengo bost ardatzak sustatzeko: (1) ezagutza-poloen dinamizazioa; (2) proposamen europarren prestatzeari, Horizonte 2020ri, erronkei, Elkartek-i, Hazitek-i eta beste batzuei laguntza ematea; (3) barne gaitasunak (berriak eta dagoeneko daudenak) aktibatzea; (4) nazioarteko plataformak garatu edo finkatzea; eta (5) euskal unibertsitate-sistemakoa ez den CTI euskal sareko eragileekin sareak garatu edo finkatzea.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Nazioartekotzea garatzeko ardatza, ikerketa bikaina, unibertsitatea + enpresa eta irakaskuntza-prestakuntza eta metodologia berritzaileak ardatzen zeharkako ardatz gisa planteatzen dena, 2019-2022ko Unibertsitate Sistemaren Planean sartzea.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea