Ekimena 3. Nazioartean ere lankidetza areagotzea ahalbidetzen duten irakasteko ereduak eta prestakuntzaren eta ikerkuntzaren kalitatea ebaluatzeko ereduak bultzatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Unibasq-rekin akordioa, nazioarteko osagaia duten unibertsitate eta enpresaren arteko aipamenak ezartzeko. |
2017/07/07 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
274/2017 DEKRETUA, abenduaren 19koan, gradu, master eta doktorego tituluak lortzeko egin behar diren unibertsitate-ikasketa ofizialak ezartzeari eta kentzeari buruzkoan ezarritako bektoreak ebaluatzeko protokoloak prestatzen ari gara; horietako bat enpresarekiko harremana da, eta nazioartekotzea beste bat. |
2018/06/25 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
Onartu egin da doktorego-tituluen egiaztatzea berritzeko protokoloa; nazioartekotzearen aipamen berezia jasotzen du. |
2018/06/25 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
Gradu eta Masterreko titulazio ofizialak kategorietan sailkatzeko aginduaren tramitazioa; izan ere, Euskadiko Gradu eta Masterreko unibertsitate-irakaskuntza ofizialen eskaintza kategorietan sailkatzea du agindu horrek helburu, oinarrizko mailan, erdiko mailan eta maila aurreratuan eta ondorengo bektoreen arabera: (1) metodo eta metodologia berritzaileetan oinarritutako prestakuntza, (2) nazioartekotzea eta (3) enpresa, instituzio eta beste erakunde batzuekiko harremana. |
2018/06/26 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |