Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 2. Euskal unibertsitateetan eta bikaintasunezko ikerkuntza zentroetan diharduten langileen eta ikasleen nazioarteko mugikortasuna erraztu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

Proiektu europar bat gauzatzeko prozesua Confebask-ekin hitzartzea, unibertsitate eta enpresaren aipamena duten titulazioetako ikasleentzat nazioartean mugitzeko programak ezartzeko.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Doktoretza-aurreko pertsonal ikertzailearen egonaldi laburretarako diru-laguntzen deialdiak (Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzen programa) eta unibertsitateei, BERCei eta RVCTIko beste eragile batzuei lotutako pertsonal ikertzailearen mugikortasun-deialdiak aurrera eramatea.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2017-2018ko ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten EAEko unibertsitateei, goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei eta beste zenbait erakunderi diru-laguntzak emateko deialdia. Kopurua: 1.071.200 euro.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2017-2018ko ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten EAEko unibertsitateei, goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei eta beste zenbait erakunderi emandako diru-laguntzen zenbatekoa handitzen da; hain zuzen ere, 528.000 euro gehiago. Milioi bat eta seiehun mila (1.600.000) ezarriko dira guztira.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2016-2017ko ikasturtean 2.169 mugikortasun-ekintza diruz laguntzea; horietatik 1.438 Erasmus + programaren barruko nazioarteko mugikortasun-ekintzak dira. Diru-zuzkidura handitu egin da 2017-2018ko ikasturterako aurrekoaren aldean, 1.071.200 eurotik 1.600.000 eurora.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2018ko urtarrilean ebatzi da doktoretza aurreko pertsonal ikertzailearen egonaldi laburrak egiteko laguntza-deialdia (EJren laguntza-programaren barruan); guztira 175.000 euro jaso dituzte 59 onuradunek. Hilabete berean ebatzi da unibertsitateei, bikaintasunezko oinarrizko ikerketa-zentroei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuei loturiko pertsonal ikertzaile doktorearen mugikortasun-laguntzen deialdia; guztira 120.000 euro jaso dituzte 14 onuradunek.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Doktoretza aurreko pertsonal ikertzailearen egonaldi laburrak egiteko laguntza-deialdia (EJren laguntza-programaren barruan) martxan jartzea, 175.000 euroko zuzkidurarekin, 2018ko azaroan.

2019/01/08 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Unibertsitateei, bikaintasunezko oinarrizko ikerketa-zentroei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuei loturiko pertsonal ikertzaile doktorearen mugikortasun-laguntzen deialdia martxan jartzea, 120.000 euroko zuzkidurarekin, 2018ko azaroan.

2019/01/08 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2019ko urtarrilean ebatzi da doktoretza aurreko pertsonal ikertzailearen egonaldi laburrak egiteko laguntza-deialdia (EJren laguntza-programaren barruan); guztira 175.000 euro jaso dituzte 58 onuradunek.

2019/04/12 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2019ko otsailean ebatzi da unibertsitateei, bikaintasunezko oinarrizko ikerketa-zentroei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuei loturiko pertsonal ikertzaile doktorearen mugikortasun-laguntzen deialdia; guztira 120.000 euro jaso dituzte 15 onuradunek.

2019/04/12 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea