Ekimena 1. Euskal Unibertsitate Sistemari lotutako nazioarteko bikaintasunezko campusak sustatu
Jarduerak | Gaurkotze eguna | Arduraduna |
---|---|---|
Euskampus-ekin akordio bat definitu eta prestatzea, Akitania-Euskadi-Nafarroa euro-eskualdearen markoan bikaintasun-campusarekin lankidetzan aritzea sustatzeko. |
2017/07/07 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
2017-12-19. Euskampus Agregazioa sustatzeko, Euskal Unibertsitate Sistemaren jarduerak gizartearen eta ekonomiaren arloko eragileekin hedatzeko eta Euskadiren nazioarteko proiekzioa sustatuko duten ikerketa-proiektu bereziak babesteko Euskampus Fundazioarekin lankidetza-hitzarmena. Kopurua: 550.000 euro. |
2018/03/26 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
Bikaintasun-campusarekin elkarlanean aritzea Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen barruan honako eremu hauetan: (1) graduatu ondoko baterako titulu berriak ezartzea (bai titulu bikoitzak, bai baterako masterrak) 2018-2019ko eta 2019-2020ko ikasturteetan; (2) hainbat titulutako ikasleen mugikortasuna eta trukea sustatzea; (3) mugaz haraindiko lankidetza-laborategi berriak abian jartzea arlo hauetan: «Matematika eta haren aplikazioak», «Zementu-oinarriko materialak eta nanomaterialak» eta «Gaixotasun autoimmuneak»; (4) enologiaren eta mahastizaintzako eta ardogintzako ekonomiaren alorreko ekimen berriak laguntzea; (5) Campus Ocean Experiences garatzea Zokoko gotorlekuaren inguruan; (6) berrikuntza-proiektu eta -ekosistema berriak bio-osasunaren, fabrikazio aurreratuaren eta adimen teknologikoaren alorretan. |
2018/03/26 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
Lanari ekin zaio laugarren Bordele-Euskampus sinposioa antolatzeko, formatu berri batekin eta gaikako hainbat lantegi eta gizarteratzeko jardunaldi bat eginez. |
2018/03/26 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
Alderdi estrategikoan, jarduera-plan eta gobernamendu-sistema berri bat definitzen ari gara. Aurreikusitakoaren arabera, 2018ko ekainaren 4an onartuko da. Era berean, 2014-2020ko aldirako Akitania-Euskadi euroeskualdearen Plan Estrategikoa berrikusten ari gara beste eragile batzuekin batera, Akitania-Euskadi-Nafarroa euroeskualde berriaren ikuspegiarekin. |
2018/06/25 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
Euskampus-en lana ezagutza-poloetan garatzea, hiru espezializazio-eremu handitan: (1) ekosistema iraunkorrak eta ingurugiro-teknologiak, (2) Zahartze Osasungarria eta Bizitza Kalitatea eta (3) Prozesu Berriztatzaileak eta Material Berriak: Unibertsitatearen barruko ikerketa-taldeen eta departamentuen eta TECNALIAko – Euskal Autonomia Erkidegoko 8 zentro teknologikok bat egin izanaren ondorioa da TECNALIA- ikertzaileen arteko lankidetzak eta lankidetza berriak EHUko eta TECNALIAko ikertzaileen artean. |
2018/06/26 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
Euskampus Fundazioarekin hitzarmen bat, 550.000 euroko zenbateko batekin, izenpetzea, Euskampus agregazio-espazioa sustatzeko, euskal unibertsitate-sistemak eragile sozioekonomikoekin egin beharreko jarduerak hedatzeko eta Euskadiren nazioarteko proiekzioa bultzatuko duten proiektu singularrei laguntza emateko. |
2018/12/27 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
300.000 euroko finantzazioa Euskampus fundazioari ematea, euskal unibertsitate-sistemaren bikaintasuna indartzeko. |
2018/12/27 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
Euskampus-en lana ezagutza-poloetan garatzea, bost espezializazio-eremu handitan: (1) Marine energy; (2) Sustainable and healthy territories; (3) Health sciences and technologies; (4) Data science and digital transformation; (5) New materials for sustainability and multifunctionality: Unibertsitatearen barruko ikerketa-taldeen eta departamentuen eta TECNALIAko – Euskal Autonomia Erkidegoko 8 zentro teknologikok ate gin izanaren ondorioa da TECNALIA- ikertzaileen arteko lankidetzak eta EHUko eta TECNALIAko ikertzaileen artean |
2019/10/24 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |
Euskampus Fundazioarekin hitzarmen bat, 550.000 euroko zenbateko batekin, izenpetzea, Euskampus agregazio-espazioa sustatzeko, euskal unibertsitate-sistemak eragile sozioekonomikoekin egin beharreko jarduerak hedatzeko eta Euskadiren nazioarteko proiekzioa bultzatuko duten proiektu singularrei laguntza emateko |
2019/10/24 | Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea |