Gobernu Programa. Legealdia: 2016 – 2020

Ekimena 3. Gizartearekin elkarreraginean eta gizarteak dituen erronkentzat irtenbideak emango dituen Euskal Unibertsitate Sistema bultzatu

Jarduerak Gaurkotze eguna Arduraduna

2017an enpresa eta unibertsitatearen arteko lehen gela jartzeko akordio bat egin da AIC Automotive Intelligent Centerrekin.

2017/07/07 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2017-12-19. Euskampus Agregazioa sustatzeko, Euskal Unibertsitate Sistemaren jarduerak gizartearen eta ekonomiaren arloko eragileekin hedatzeko eta Euskadiren nazioarteko proiekzioa sustatuko duten ikerketa-proiektu bereziak babesteko Euskampus Fundazioarekin lankidetza-hitzarmena. Kopurua: 550.000 euro.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Enpresaren eta Unibertsitatearen arteko lehen ikasgela aurkeztu da 2018ko otsailean, 4Gune klusterrean, 2022rako Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko Euskal Estrategiaren barruan; AIC Automotive Intelligent Center zentroarekin egindako hitzarmenaren ondorioz sortu da.

2018/03/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Martxoaren 6ko 33/2018 dekretua argitara ematea, EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan irakasle gisa aritzeko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen praktikumari buruzkoa, baita titulazio-arrazoiengatik master batera sartzeko aukerarik ez dutenentzat prestakuntza baliokidea arautzen duena ere.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateekin eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeekin batera lan egitea, Batxilergoko, Lanbide Heziketako goi heziketa-zikloetako, arte-irakaskuntzetako eta kirol-irakaskuntzetako ikasleentzat eta Bigarren Hezkuntzarako beste orientabide-jarduera batzuetarako jarduera praktikoak egiteko hitzarmen bat izenpetzeko.

2018/12/21 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

2018ko ekainean unibertsitateekin izandako kontsentsua, AIC gelak proposatutako erronkak, lan-formatuan, gradu bukaeran, master bukaerako lanean edo irakasgaian, banatu eta ebazteko baldintza eta prozedurei buruzkoa.

2018/06/26 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

EU STEM Coallition-en, STEAM hezkuntza garatzeko plataforma nazionalen sarean, parte hartzea.

2018/12/21 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Lehendakariak Prestakuntzarako 4Gune Klusterak lortutako emaitza nagusiak gizarteari aurkeztea. Hauek dira: (1) Zientzia, Teknologia eta Ingeniaritzako unibertsitate-zentroen ikerketa-gaitasunen mapa sortzea; (2) Cocreation Hubs lankidetza-espazioen garapena; (3) 4gune.eus weba sortzea, eman zaion 50.000 €ko esleipenarekin.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Enpresa + unibertsitateko lehen AIC gela martxan jartzea, 100.000 euroko finantzazioarekin.

2018/12/27 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Euskampus fundazioarekin lankidetzan aritzeko hitzarmena, Euskampus agregazio-espazioa sustatzeko, euskal unibertsitate-sistemaren jarduerak eragile sozioekonomikoekin hedatzeko eta Euskadiren nazioarteko proiekzioa sustatzen duten ikerketa-proiektu singularrei laguntza emateko. Zenbatekoa: 550.000 euro.

2019/04/12 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Bilboko Medikuntza eta Erizaintza fakultate berria, Basurtoko Ospitalearen ondoan, eraikitzeko proiektua onartzea. Eraikin berriak Medikuntza Graduko, Fisioterapiako eta Erizaintzako ikasketak hartuko ditu, baita Osasun Zientzien arloko 6 master ofizial irakastea ere. Onartutako proiektuak, aurreikuspenen arabera, 52.129.632 euroko inbertsio bat izango du.

2019/04/12 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Hezkuntza Sailaren eta euskal unibertsitate-sistemako hiru unibertsitateetako bakoitzaren arteko hitzarmenak izenpetzea, EAEn ematen diren Goi Mailako Lanbide Heziketako titulazioen eta Graduko unibertsitate-titulazioen artean kredituak ezagutzeko.

2019/04/12 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Erregistro elektroniko bateratu bat martxan jartzea. Dekretu horretan agertuko dira apirilaren 3ko 47/2012 dekretuak, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aitortzeari eta ikasketa horiek euskarazko titulu eta ziurtagiriekin egiaztatu behar izatetik salbuesteari buruzkoak, hartzen dituen euskal unibertsitate-sistemako unibertsitateetako ikasleak.

http://www.euskadi.eus/euskara-tituluen-eta-ziurtagirien-erregistro-bateratua/web01-a2etzeb/eu/

2019/04/17 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea

Adimen Teknologikoko Mugaz Haraindiko Laborategia, partekatua eta lankidetzan aritzekoa, martxan jartzea. Basque Industry 4.0. pilotatze-taldearekin eta Bordeleko Unibertsitatearekin koordinazioan jarri da martxan eta Prestakuntzarako 4 Gune Klusterrak sustatu du, 4.0. industrian joerak, aukerak eta garapen teknologikoko nitxoak antzemateko aurreikusteko eta zaintzeko jarduera teknologiko bat aurrera eramateko asmoz.

2019/06/04 Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea